Inoiz baino ikusle gehiago elkartu dituzte XI. Elite txapelketako lau pala finalek. Partiden aurretik Arrieta jatetxeko Mariaje Bastidari aitortza egin diote.


Txindokiko krosa eta Gipuzkoako txapelketa jokatu dira Oiangun. Goierritar korrikalariek maila ona erakutsi dute.

Abenduaren 13an eta 14an, hainbat ekintza egingo dituzte Larraitzen.

Lazkaoko Biziolan izango da abenduaren 13an eta 14an Emakume sortzaileen kolektiboaren Dinagu azoka.

Pello Rubio Elgoibarko nekazari agroekologikoari egindako elkarrizketan oinarritu dute liburua egileek, bai eta dokumentala ere.

Calcuta Ondoan gobernuz kanpoko erakundearen lana ezagutzeko eta diruz laguntzeko helburua izango dute aurten Legorretan. Material bilketa egingo dute abenduaren 12ra arte. Bihar, dokumental-solasaldia antolatu dute.

Ataungo taldeak 3-0 irabazi zion Zaldibiako Ausa taldeari. Sailkapen orokorrean, ataundarrak lehenengo postuan daude eta zaldibiarrak bosgarrenean.
Familia, CAFeko buruzagitza, EAJri emandako urteak, afizioak, gizarte arloan egindako lanak... bizitza bete-betea izan du Fermin Arrese ataundarrak. Beasainen bizi da orain, etxe inguruak ematen dion segurtasunak eta lasaitasunak babestuta.

Garazi Ferreira izan da aurten San Nikolas txiki gotzaina gorpuztu duena. Arratsaldean, ipuin kontaketa egingo du Iñaki Karreterok.

Txirrindularitzaren mendatetzar mitiko batean hiru bertso kantatuz eman du telebistako erretiroaren berri esatari ataundarrak.

Eneko Gutierrez mago eta ilusionista legazpiarrak antolatuta, abenduaren 12an izango da, Latxartegi aretoan. Sarrerak salgai daude. Gala honek, asteburu osora zabalduko den Magia Jiji-Jaja Jaialdia irekiko du.

Abenduaren 23an izango da Eguberrietako azoka berezia. Kalakan taldeak kontzertua eskainiko du abenduaren 19an elizan. Haurren Gabonetako parkea Majori kiroldegian izango da.

Egutegiko jai egunak eta asteburu luzea tarteko, eskaintza urriko asteburua dator aurretik. Idiazabalen Lurdes Iriondori buruzko dokumentala, Lizaso eta Egaña Legazpin bertsotan, ipuin kontaketak, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.

Abenduaren 29an, Ezkaraiko (Errioxa, Espainia) Valdezcaray eski estaziora eskiatzera joateko aukera izango dute 12 eta 18 urte bitartekoek.

Urtarrilaren 17an bi saio eskainiko dituzte Ordiziako Herri Antzokian, 16:30ean eta 18:30ean. Sarrerak 12 euro balio du.

Oier Gaston Urretxuko organista titularrak eta Alison Fernandez soprano gazteak egingo dute.

Legazpitik paseo bat egiteko proposatzen du bere lanekin, "baserri ingurunetik ingurune urbanora artekoa". Boligrafoarekin, akuarelarekin eta margo akrilikoarekin egindakoak dira.

Urtarrilaren 6ra arte piztuko dituzte, arratsaldeetan. Argiak herriko auzo eta kale guztietara eramateko "ahalegin berezia" egin du udalak.

Lurdes Iriondo abeslariaren eta idazlearen bizitzan oinarrituta dago ikus-entzunezkoa. Zuzendaria eta gidoilaria Idiazabalgo emankizunean izango dira bihar.
Ion Barbadillo Etxeberria ingeniaria beasaindarra da eta Araman bizi da. Auto zaharrak gustatzen zaizkio eta Opel Kadett bat dauka.

Bihar, abenduak 5, Gizarte Zentroan zen egitekoa, baina lekuz aldatu dute. Bertso Olariak bertso eskolaren 25. urteurrenaren ospakizunetan kokatzen da saioa.
