Datu Pertsonalak Babesteko legediaren arabera, parte hartzaileei jakinarazi nahi zaie bere datu pertsonalak Goierriko Hedabideen tratamendu sistemetan jasoko direla, horixe baita tratamenduaren erantzulea. Hala, lehiaketa kudeatzeko eta parte hartzaileentzat interesekoa izan daitezkeen komunikazioak bidaltzeko erabiliko dira, soilik.
Goierriko Hedabideen lehiaketako parte hartzaile guztiek, parte hartzeagatik bakarrik, Goierriko Hedabideei baimena ematen diete espresuki, beraien irudia eta izen-abizenak argitaratzeko.
Parte hartzaileen datu pertsonalak isilpean gordeko dira. Goierriko Hedabideek parte hartzaileen datu pertsonalak pribatutasunez erabiltzeko eta horiek babesteko konpromisoa daukate; hala, eskura dituzten baliabide guztiak erabiliko dituzte, interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko. Parte hartzaileak kontrakoa adierazten ez badu bederen, datuak inongo epemugarik gabe gordeko dira.
Goierriko Hedabideek interesdunari gogorarazi nahi diote bere datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamendua mugatzea, tratamenduari aurka egitea eta portabilitatea edonoiz eska dezakeela, baita baimena ezeztatu edo gai honi buruzko beste eskariren bat egin ere. Horretarako, idatzia bidali beharko dio tratamenduaren erantzuleari, helbide honetara: GOIERRIKO HEDABIDEAK, ORIAMENDI KALEA, 32-BEHEA, BEASAIN (Gipuzkoa), telefonoa: 943 160056 edo, bestela, datuenbabesa@hitza.eus helbide elektronikoaren bitartez. Eskaerarekin batera, interesdunaren nortasun agiriaren kopia bidali beharko da. Interesduna eskariari emandako erantzunarekin ados ez badago, edo erreklamazio bat jarri nahi badu, kontrol aginte eskudunera jo dezake, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegora (www.aepd.es).
Goierriko Hedabideek proposaturiko lehiaketan parte-hartzeak, berarekin dakar oinarriak eta baldintzak onartzea.
Goierriko Hedabideek parte-hartzea eragozteko eskumena izango dute, baldin eta lehiaketaren izaera eta baldintzak betetzen ez baditu lehiakideak.
Goierriko Hedabideek lehiaketa bertan behera uzteko, eteteko eta aldatzeko eskumena izango dute justifikatua den kasuetan, edo/eta lehiaketaren izaerarekin bat ez datorren kasuetan. Horrek ez dio inongo erantzukizunik ekarriko Goierriko Hedabideak enpresari.
Goierriko Hedabideek beretzat gordetzen dute lehiaketaren epeak luzatzeko, mozteko edo lehiaketaren moduak aldatzeko eskubidea.