57 eskopetari, 24 musikari eta bestelako lanak egiten aterako dira beste guztiak
http://youtu.be/D2kH__q30fc Gogoz saiatu den arren, euriak ez du Legazpiko armen alardea zapuztea lortu. Konpainiak Urtatza auzoan elkartu dira eta ondoren herriko kaleak zeharkatu dituzte. Bikuña jauregian geldiunea egin dute eta ondoren parte hartzaileen zenbaketa egin dute Euskal Herria plazan. Bertan, dena prest da sua pizteko. 22:20ean txalapartarien deia izango da eta ondoren sua piztuko dute.