
Kontzertu gogoangarria egin zuten larunbat iluntzean Areria antzokian Sorotan Beleko kide izandako Gorka Sarriegik eta Urbil Artolak, Lazkaoko Musika Banda indartuarekin lagunduta, Xabier Zabalaren gidaritzapean.

Aurreko asteburuan eman dute lehenbiziko filma. Iraileko gainerako hiru asteburuetako tituluak ere zehaztu dituzte. Sei film emango dituzte guztira. 'Ikuslearen eguna' izaten astelehenak jarraitzen du.

Otsailaren 16an emango dituzten bi emanaldietarako ez da sarrerarik

LAZKAO // ETBko Goazen telesaileko aktoreek bi emanaldi egingo dituzte Lazkaon, otsailaren 16a Arerian: 18:00etan eta 20:00etan. Ikuskizunerako sarrerak bihar salduko dituzte Areriako txarteldegian, 17:00etatik 19:00etara bitartean. 10 euro da, eta per...

Areria antzokian 20:15ean da emanaldi berezia.

Areria antzokian 'ikuslearen eguna' da gaur; sarrera, merkeago. Asteburu osoan bezala, 'El vasco' film berria emango dute lehenik, 21:00etan. Ondoren, aktore protagonistak pelikularen ingurumarikoak kontatuko ditu.

LAZKAO // Venezuelan izan den aldaketa politikoari buruz hitzaldia antolatu du Sortu alderdiak, Lazkaon. Venezuelako iraultza izenburupean, lau hizlari ariko dira: Yolanda Rojas, Venezuelaren Bilboko kontsula; Xabier Arruti eta Axun Arana, 35 eta 25 ur...

Herri burugain gisa bereizi eta gero, gastuak gutxitzea bihurtu zen lehen egitekoa, baliabide apurrak erabilita. Erabakimena, ikusgarritasun politikoa eta norbere lurrak zein ondasunak kudeatzeko eskubidea irabazi zuten herriek, behin Ordiziatik eta Seguratik atera zirenean. Baina baita gastu handiak ere, egitura independentea beraien kabuz mantendu beharra izan baitzuten. Zailtasun ekonomikoak eragin zizkien egoera berriak herrixkei. Zorrei eta gastuei aurre egiteko, eskura zeuzkaten baliabide apurrak erabili zituzten. Herri lurrak saltzea izan zen aukera bat. Zerga berriak jarri zituzten udalek, ogia, ardoa, haragia, arraina, olioa edo beste jakiak fiskalizatuz. Eta zerbitzu publikoak errentan atera zituzten. Bestetik, Gipuzkoako Batzar Nagusietara herri bakoitzak bere ordezkaria bidaltzeko eskubidea irabazi zuen. Udalerriaren eserlekua hartu, eta zegokion su kopuruarekin (fogerazioa) bozkatzen zuen. Hara joateak ere gastu handia sortzen zien, eta gutxitzeko batasun estrategikoak eratu zituzten, beste herri batzuekin. Kontuan izan behar da, batzar nagusiek aldiko egun asko iraun zezaketela (hortik Batzar Nagusiak pluralean erabiltzea, egun bakoitzean batzar bat eratzen baitzen), zeuden gaiak landu arte. Burujabetasuna lortu zuten urtean berean, 1615ean, adibidez, Ordiziatik irten ziren zortzi herritatik sei atzera euren artean elkartu ziren. Oria Ibaiko Batasuna sortu zuten Legorretak, Zaldibiak, Gaintzak, Itsasondok, Altzagak eta Aramak. Seguragandik aldendu ziren beste bost herrik ere neurri bera hartu zuten, bi urte geroago, [...]
