‘Goazen’-ek beste bi saio ere egingo ditu Lazkaon, otsailaren 9an
Goazen telesaileko aktoreek Lazkaon beste bi ikuskizun egingo dituzte. Lehenik iragarritakoak otsailaren 10ean dira, ostiralarekin —sarrerak asteartean saldu ziren, denak agortzeraino—. Eskari handia ikusita, eta jende asko sarrerarik gabe geratu zenez, Lazkaoko Udalak otsailaren 9rako, osteguna, beste bi saio antolatu ditu (18:00etan eta 20:00etan, Areria). Emankizun horietarako sarrerak ostiralean (otsailak 3) salduko dituzte, Arerian (17:30-20:00). Agortuko ez balira, astelehenean aterako dituzte berriz salmentara, ordutegi eta toki berean. Pertsonako lau sarrera eros litezke, gehienez.