Goierriko Urrup konpainiaren 'Figuranteen matxinada' antzezlana, gaur Lazkaon

Lazkaoko Areria antzokian antzerkia izango da, gaur gauean. Bailarako talde esanguratsuenak, Urrup-ek, Figuranteen matxinada lana jokatuko du. Ordiziako Euskal Jaietan egin zuten estreinaldia, irailean, eta Lazkaora joango dira gaur. Ikuskizuna 22:00etan hasiko da, Arerian. Sarrerak  hango txarteldegian salduko dituzte, lehentxeagotik. Goierriko hamalau aktorek osatzen dute antzezle taldea. Rosa Rojo dute zuzendari. 2015-16 denboraldirako Jose Sanchis Sinisterraren Los figurantes obra egokitu dute. Figuranteen matxinada komedia da. Antzerki munduan girotua, betelana egiteaz aspertu diren figuranteen arteko gora-beherak kontatzen ditu.
Urrup taldeko kideak, 'Figuranteen matxinada'-rako prestatuak./Urrup

Urrup taldeko kideak, ‘Figuranteen matxinada’-rako prestatuak./Urrup

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa