
Segurako udaletxean ireki dituzte Gipuzkoako eta Arabako Partzuergo Orokorreko ehiz postuen enkanteko pleguak. Apotako eta Agiñarango postuak dira gehien ordaindutakoak

Laster jakinaraziko dute Ordiziako gazta lehiaketa irabazi duen artzainaren izena; oraingoz, ordea, hamalau finalisten izenak jakinarazi dituzte, eta bi goierritar daude horien artean, Olaberriko Aizpea gaztandegia eta Gabiriako Baztarrika baserria. Ordubatetik aurrera jakinaraziko dute zein den latxa ardiaren esneaz egindako gazta-lehiaketako irabazlea. Haren ondoren hasiko da enkantea.

