Egun handia dute gaur Ordizian Euskal Jaien barruan. Urteko azokarik garrantzitsuena izango da gaurkoa, tartean gazta lehiaketa eta enkante entzutetsuak eguerdian, eta erruz bilduko da jendea erdiguneko eta Alde Zaharreko kaleetan. Goizak aurrera egin ahala nabarituko da jende uholdea, baina pixkanaka ari dira herritarrak eta bisitariak festara gerturatzen.
Asteazkeneroko azokari batuko zaizkio gaur gazta, ganadu, fruta, barazki, eta perretxiko erakusketak eta lehiaketak, profesionalen pilota partidak, herri kirol jaialdia, musikariak, eta festa giroa. 09:00etan hasi da ofizialki festa eguna.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.