Erbel elkarteak antolaturiko hitzaldi sortara 80 erlezain bildu dira, Euskal Herri osokoak. Zaldibiako Goizane eraikinean egun osoko jardunaldia egingo dute gaur, erreginak norberak ateratzeko tekniken ikaskuntzan oinarrituta, batik bat.
Iazko abendutik geldirik dago proiektua. 300 metro koadroko lokala erabat egokituta dago
Ordizian agerraldia egin dute Baserria XXI eta Etxalde elkarteetako kideek. Goierrin Zaldibiako Goizanen egiten ari dira eraldaketa gunea. Gipuzkoako Foru Aldundiaren jarrera salatu dute.
http://youtu.be/D8_seNCNuSU Nestor Basterretxea artista larunbatean hil zen, 90 urterekin. Hark eta Fernando Larrukertek zuzendutako Amalur filmaren emanaldia prestatuta zeukan Zaldibiako Goizane topaguneak, aurretik. Horrenbestez, Basterretxeari egindako omenaldi bihurtuko da biharko zineforuma.