Lasterketa «berezitzat» daukate Gorka eta Ion Izagirre anaiek jaioterrikoa. Aita Joxe Ramonen ibiliari jarraituz, gustuko diziplina dute eta sasoi puntu onean datoz. Biek ala biek maillota estreinatuko dute.
Xabier Erostarbe pilotari urretxuarrak binakako promozio txapelketako ligaxkako azkenaurreko partida jokatu zuen atzo. Galdu egin zuen eta azken partida irabazi beharko du finalerdietara sailkatu nahi badu. Erostarbek Gorkarekin jokatu zuen,
Igandean, Santa Lutzi egunean, pilota partidak egongo dira Ederrena pilotalekuan. Lehen partidan Aritz Lasa eta Xabier Erostarbe urretxuarrek Gorka eta Merino errioxarren aurka jokatu behar zuten, baina Erostarbek ez du
Txikitatik egin dutena eta gustuko dutena bizibide dute Gorka (24 urte) eta Jon (22 urte) Izagirre ormaiztegiarrek. Txirrindularitzaren gorenean dabiltza Euskaltel-Euskadi taldearekin. Denboraldia Australian hasiko du Gorkak, Mallocan Jonek. Gorkak Frantziako Tourrean hartuko du parte; Italiako Giroan Jonek. Kostata izan bada ere, bi anaiak elkartu eta errepasoa egin diogu euren txirrindularitza ibilbideari. Gorka eta Jon Izagirre anaiak, Euskaltel-Euskadiko taldeko txirrindulariak dira. Txirrindularitzaren gorenean dabiltza bi ormaiztegiarrak. Etxetik kanpo egun asko pasatzen dituzte eta biek egutegi ezberdina daukatenez, hitzordua jartzea zaila egin zaigu. Dena den, gabon inguruan elkarrekin izan dira etxean eta Gorka Australiara joan aurretik, hizketaldi luzea egin dugu. Kosta egin zaigu biokin batera hitzordua jartzea. Bat ez bazen bestea falta izaten izan zen etxean. Karreretan ere gutxi ibiltzen al zarete elkarrekin? Gorka: Gutxitan. Jon: Iaz denboraldi hasieran, Australian eta Mallorcan, eta klasikaren batean elkarrekin aritu ginen. Hortik aurrera, bakoitza bere aldetik. Gorka: Aurten Mallorcan eta Haut Varren ibiliko gara elkarrekin. Hortik aurrera gutxi. Entrenamenduak ere ezberdinak izango dituzue beraz. Gorka: Bai, gehienbat intentsitate aldetik. Nik denboraldia lehenago hasten dut. Jon: Ni otsailean hasiko naiz. Gorkak badaramatza hilabete batzuk entrenatzen eta nik gutxixeago. Txirrindulari gazteen helburua profesionaletara heltzea izaten da. Behin profesionaletara igotzea lortu ondoren, zein izaten da helburua edo [...]
Xabier Erostarbek eta Gorkak 17 eta 22 galdu dute gaur Tolosan, Galartza eta Bakaikoaren aurka. Horrenbestez, urretxuarrak ez du promozio txapelketako finalerdietarako sailkatzea lortu. Galartza izan da lau jokalarietan onena.
Igandean, 17:00etan, pilota jaialdia egongo da Ederrena pilotalekuan. Lehen partidan, Aritz Lasa eta Xabier Erostarbe urretxuarrek Gorka eta Merino errioxarren aurka jokatuko dute. Bigarren partida binakako txapelketa nagusikoa izango da:
Bi urretxuarrek, Gorka eta Merino I errioxarren aurka jokatuko dute. Bigarren partida binakako txapelketakoa izango da: Olaizola II eta Urrutikoetxeak Artola eta Albisuren aurka jokatuko dute. Pilota jaialdia Ederrena pilotalekuan