Maddalen Arzallusek Joseba Apaolaza aktore urretxuarrari elkarrizketa egin dio eta Urretxun izan da, bertako hitzak ezagutzen. Norbait edanda dagoela esateko ‘postortuta’ dagoela esaten dela azaldu diote, besteak beste. Bideoa ikusteko,
Joseba Apaolaza aktore urretxuarrak Kreditua antzezlana estreinatuko du ostegun honetan, 20:00etan, Donostiako Antzoki Zaharrean. Ostiralean, larunbatean eta igandean ere funtzioak emango dituzte, ordu eta toki berean. Urte amaiera bitartean 30
Joseba Apaolazak (Urretxu, 1960) Pankreas lana antzeztuko du gaur, 22:30ean, Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Tartean konpainiaren antzezlan horretan, Apaolazak Mikel Martinezekin eta Patxo Telleriarekin lan egiten du. Komedia horretan bi galdera hauei erantzuna ematen saiatzen dira: Zer egingo zenuke lagun baten bizia salbatzeko? Zer emango eta zer gordeko zenuke? Zer diozu ‘Pankreas’ lanari buruz? Zergatik merezi du ikustera joateak? Gauza bategatik merezi du, batez ere, antzokira joateak: oso ondo idatzita dagoen endredua delako. Antzezlan honek berezitasun azpimarragarri bat du, gainera: bertsoz egina dago. Hala da. Nire ustez, horrek dotorezia ematen dio antzezlanari. Gainera, ez dago aurrekaririk. Bertsoz egindako lehen euskal antzezlana da. Oso neketsua izan al da bertsoz idatzitako antzezlan bat prestatzea? Arraroa, berezia, berria… izan da. Antzezlan honetan ez dago ezer inprobisatzerik. Bestelako lanetan ere ere oso gutxi inprobisatzen dugu, baina beti ere aukera hori dugu. Hemen, errimatua denez, ez dago horretarako aukerarik. Zaila al da bertsoz egindako antzezlan batean naturaltasunari eustea? Halako antzezlanak dotoreak dira, baina ohikoak baino artifizialagoak. Tentsioa mantendu behar da sonikete nekagarri batean ez erortzeko. Antzezlanak harrera ona izan al du? Oso gustura gaude jendearen erantzunarekin. Toki guztietan oso harrera ona izan du. Izan ere, gaurkotasun handiko gaiak jorratzen ditugu: adiskidetasuna, leialtasuna… Gainera, umorez. Jatorrizko [...]
Joseba Apaolaza aktore urretxuarraren Soinujolearen semea pelikula astelehenean estreinatuko da, Huelvako zine iberoamerikar jaialdian. Pelikula hau Bernardo Atxagaren liburuan oinarritua dago eta Fernando Bernuesek zuzendu du. Gidoia Patxo Telleriarena da
Ekainaren 3an, 12:00etan, Kilometroak 2018en aldeko ikuskizuna egingo dute Donostiako Kursaaleko ganbara aretoan. Zubirik Zubi izenburua duen jaialdirako sarrerak Kursaaleko webgunean eskura daitezke, 18 euroan. Kilometroak 2018ren leloari tiraka, zubigintza
Txalo produkzioak ekoitzitako lanean Sara Cozar eta Joseba Apaolaza dira protagonistak
Bihar larunbata, 10:00etatik 13:30era, antzerki denboraldirako bonoak salduko dituzte Zelai Arizti kultur etxean. Bonoek 65 euro balio dute. Euskarazko saioetarako bonoak ere eros daitezke, 32,5 eurotan. Urretxu eta Zumarragako udalek