Joseba Apaolazak ‘Kreditua’ estreinatuko du ostegunean
Joseba Apaolaza aktore urretxuarrak Kreditua antzezlana estreinatuko du ostegun honetan, 20:00etan, Donostiako Antzoki Zaharrean. Ostiralean, larunbatean eta igandean ere funtzioak emango dituzte, ordu eta toki berean. Urte amaiera bitartean 30
Joseba Apaolaza aktore urretxuarrak Kreditua antzezlana estreinatuko du ostegun honetan, 20:00etan, Donostiako Antzoki Zaharrean. Ostiralean, larunbatean eta igandean ere funtzioak emango dituzte, ordu eta toki berean. Urte amaiera bitartean 30 emanaldi baino gehiago eskainiko dituzte.
Izan ere, Kreditua izen handiko antzezlana da. Jordi Galceran kataluniarrak idatzi du eta gaztelerazko bertsioan Carlos Hipolito eta Luis Merlo aktore ezagunek lan egiten dute. Hirugarren denboraldia hasi behar dute Madrilen.
Euskarazko bertsioa Aitziber Garmendia zaldibiarrak idatzi du eta aktoreak Apaolaza eta Zuhaitz Gurrutxaga elgoibartarra dira. Apaolaza banku sukurtsal bateko zuzendaria da eta Gurrutxaga mailegu eske joango zaio. Zuzendariak ezezkoa emango dio eta bezeroak mehatxatu egingo du. Mehatxu aldrebes horrek zuzendariaren bizitza hankaz gora jarriko du.
Apaolazak antzezlan honek merezi duela dio. «Komedia bat da. Gaur egungo komedia xelebre bat. Egungo errealitatearekin oso lotuta dago». Urretxuko aktoreak Galceranek idatzi duela azpimarratu du. «Estatuan dagoen dramaturgo ospetsuena da. Gehien esportatzen duena. Bere azken hamar lanak mundu osoan zabaldu dira. Ohore bat da bere lan bat euskaraz antzeztu ahal izatea. Tanttakak ekoiztuta eta Fernando Bernuesek zuzenduta, gainera», amaitu du.