
Ganbaran ondo heldu arte gordetako sagar mota berri bat iritsi da feriara, baita urteko lehen ardi gazta ere, Nafarroatik.

Eguraldi hotz eta ilunari aurre egiteko, San Blas opilek keinu gozoa egin diete erosleei, Maite Iturbe okinaren postutik. Perretxiko gutxi dagoen honetan, ziza noiz etorriko zain dago jendea.

Jon Etxeberriari agortu zaio eztia, eta feria inoiz baino lehenago utziko du denboraldi honetan. Geratzen zaizkion produktu apurrak Biziolan izango ditu salgai. Eta Sindikatuan, fruta arbolen landareak aukeran.

Eguraldi desatseginak baldintzatuta, urteko bigarren feria egunak ez du produktu berri askorako tarterik hartu. Mihilua izan da berritasunetako bat, tipula landarearekin bat.

Ordiziako azokan ere badu oihartzuna Santu Guztien egunak. Hilerrietara eramateko lore eta landare zentroak enkargatzeko aukera izan da asteazken honetan. Ehiza ere hasi da.

Aurten intxaur, hur eta sagar gutxi izan dira eta hala iritsi dira ere Ordiziako azokara. Aldiz, onddo ugari dago, eta perretxiko aukera zabala ere bai. Landareen atalean, udaberriko barazkien tanda berria prest dute saltzaileek.

Gozatu eztia salgai jarri du berriz ere Jon Etxeberria ekoizleak, eta leka, kalabaza, udare eta landare gehiago ere bai beste saltzaileek. Gainera, Asteklimaren aitzakiarekin, plaza erdia joko leku bihurtu du Landarlanek.

Sagar motak ugaritzen ari dira Ordiziako feriako postuetan, baita udareen eskaintza ere. Arto opila eta irina berriz ere aukeran dira, eta Olaberriko behi gazta handi bezain deigarria berriz ere salgai jarri dute.

Udaberriko ziza gutxi batzuk ere izan dira Ordiziako Azokan, biak ala biak estimazio handiko produktuak dira. Prezioa horren lekuko.

Gazta eskaintza handitu da uztaila hasiz bat Behieko markako Olaberriko behi gaztarekin, baita hemengo fruta aukera ere, Itsasotik ekarritako albertxiko eta aran berdeekin.

Asteazkenean jai eguna denez, asteartera aurreratu dute asteroko feria Ordizian.

Espero zitekeena baino alaixeagoa joan da urteko lehen azoka, berezkoa ez duen egunean. Negu eguraldiak ez ditu denak izutu. Genero faltarik ez da izan, eta nobedadeak ere bai tartean.

Neguko azoka hauetan, itxuraren kontra, ondo saltzen ari direnekoa aipatu dute azokako saltzaileek, bai hemengo barazkiei dagokienez baita kanpoko frutari dagokionez ere.

D'Elikatuz interpretazio zentroak dinamizatzen eta sustatzen du Ordiziako azoka, eta OrdiziaLab egitasmoa jarri berri du martxan herriko azoka gal ez dadin. «Oso bizirik dago azoka, baina onartu beharra dago ez dela orain dela berrogei urtekoa».

Abuztuan salerosketa jeitsi egiten den arren, abuztuan azokak ez du etenik izaten

Asteroko azokaz gain, animaliak, artisautza produktuak eta beste hainbat erakusketa izango dira. 11:00etan Esker Oneko Ekitaldia egingo diete 2017an nazioarteko sariren bat irabazi duten gaztandegiei.







