N-1 errepideko Ordizia eta Irura arteko radarrak bete du bere helburua; trafikoa moteltzea lortu dute eta horrenbestez, hemendik aurrera ez da isun gehiagoren beharrik izango. Hala jakinarazi zuten atzo Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Saileko arduradunek. Urtebeteko epean, 6.000 arau hauste detektatu dituzte radar horren bidez. Baina horri baina garrantzia handiagoa eman diote autoen abiadura jaitsi izanari. Bataz beste, orduko 8,3 kilometroan jaitsi da abiadura hori, eta zati batzuetan, jaitsiera orduko 13 kilometrotik gorakoa izan da. Istripuen tasa berriz, %16,7 jaitsi da. Iazko martxoan jarri zuten Ordizia eta Irura arteko radarra. «Estatu mailan aire librean jarritako lehendabiziko tarteko radarra» izan zela gogorarazi du Amparo Lopez trafiko arloko zuzendariak. Iñaki Egiara trafiko zuzendaritzako ingeniariak, berriz, garai hartan, N-1ean «zirkulazio arazo larria» zutela esan du, radarra jarri aurretik, bost ibilgailutatik batek ez baitzuen abiadura muga errespetatzen. Aurreneko hilabeteetan, salaketarik jarri gabe ere, «jendea polikiago ibiltzen» hasi zen. Duela urtebete berriz, isunak jartzen hasi ziren. Aurreneko hilabetean, 1.143 salaketa jarri zituzten. Kopuru hori, ordea, hilabetez hilabete jaisten joan da, eta aurtengo apirilean, 305 izan ziren. Guztira, hamabi hilabete horietan, 6.000 salaketa inguru jarri dituzte. Hori, ordea, «ez da kopuru handia» Egiararen hitzetan, izan ere, «errepide hori egunean 20.000 ibilgailuk erabiltzen dute. Beraz, urtean 7 milioi ibilgailutik 6 milak bakarrik jaso dute isuna». Amparo Lopezek [...]
Bi hilabeteko probaldiaren ondoren, martxan da Ordizian, N-1 errepidean jarritako radarra. Tarte honetan, «trafikoaren segurtasun eta arintasun mailak nabarmen hobetu» direla azaldu dute Herrizaingo Sailetik, eta bi hilabeteotako balantzea «benetan ona» dela diote. Izan ere, autoen abiadura murrizteaz gain, istripuek ere %33 egin dute behera. N-1eko radarra martxoaren 28an jarri zuten, eta proba moduan martxan badago ere, gaur goizaldera arte, ez du isunik jarri. Tartean ordea, abidura muga gainditu duten 2.178 ibilgailu atzeman ditu radarrak. Hemendik aurrera, horrelako arau hauste bat egiten duen ibilgailuari argazkia aterako dio radarrak, eta honen informazioa berehala iritsiko da trafikoko arduradunengana. Martxan egon gabe ere, radarra jarri zutenetik «trafikoa arindu» egin dela aipatu dute Herrizaingo Sailetik, eta istripuek behera egin dutela. Orokorrean, autoen abiadura ere murriztu egin da bi hilabete hauetan. Hala, baimendutakoa baino abiadura handiagoan zebilen ibilgailuen kopurua %8 jaitsi da autoen kasuan, eta %11 kamioiei dagokionean. Trafiko arduradunen ustez, probaldian datuak onak izan badira, behin radarra «ofizialki martxan» jarritakoan, emaitzak hobetzea espero dute. N-1eko radarrak, Ordizia eta Irura artean ibilgailuek hartzen duten batazbesteko abiadura neurtzen du. Bi puntuetan argazki bana ateratzen zaio ibilgailuari, eta ordenagailuak, tarte horretan hartu duen abiadura neurtzen du. Autoentzat, orduko 100 kilometrokoa da muga, eta 80 kilometrokoa kamioientzat. Sistema [...]
Herri barruko abiadura muga 30 kilometro ordukoa da. Udalak araua zenbat errespetatzen jakin nahi du. Kasurik larrienetan isunak jarriko dira