Ordizia eta Irura bitarteko radarra aurkeztu dute
Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendari Amparo Lopez Antelok euskal errepideetan jarri dute tarteko lehen radarra aurkeztu du gaur Donostian, Ordizia eta Irura artean jarritakoa, N-1 errepidean. Zirkulazioaren abiadura kontrolatzeko tresna berria lurrazalean jarri dute, eta ez tunelean. “Trafiko arduratsuago eta seguruagoa lortzea da ekimen honen helburua”, azaldu du Lopezek.
Sistema berritzaile hori Ordizia eta Irura artean jartzeko arrazoi nagusia eremu horretan “dagoen istripua kopuru handia eta zirkulazioaren batez besteko intentsitatea” da, Lopezek esan duenez. Radar berri horrek flash infragorria eta ikuspen artifiziala duten bi kamara ditu; bat tartearen hasieran –Ordizia parean– eta bestea bukaeran kokatu dituzte –Iruran–. Matrikula irakurgailu bat (LPR) eta denbora neurtzeko sistema bat daukate, eta konektatutako gailu informatiko batek auto bakoitzaren batez besteko abiadura neurtuko du.
“Ohiko radarrek ez bezala, radar berriak tarte osoko abiadura kontrolatuko du. Horregatik, tarteko abiadura kontrol batean ez da momentu zehatz bateko ardura eza zigortzen, baizik eta denbora tarte eta bide luzeago batean abiadura-muga gainditzea”.