Politika "estrukturalak" egiteko garaia dela dio. Aitortza egin diete kolektiboaren mesedetan lan egin zutenei eta ari direnei
HiKiru taldeak 'Trans-formatzen' dokumentala estreinatuko du asteartean, Beasainen. Hezkuntza arloa eta, oro har, gizartea bera heztea da helburua
«Zakilarekin jaio zen emakumea, horixe izan zen nire ahizparen kasua.
Prozesua oso gogorra izan da, bakoitzak topatu duen errealitateari aurre egiteaz gain, ...
Marijo eta Maddi Imaz ama-alabek ‘Pertsona naiz, ez transexuala’ hitzaldia egingo dute otsailaren 25ean Lazkaon. Familian bizi dute transexualitatea, eta beren esperientzia kontatuko dute jendeari pentsarazteko helburuarekin. Transexualitatea gertutik bizi dute Marijo eta Maddi Imaz ama-alabek. Gizonezko gorputzarekin jaio arren, emakume sentitu da beti Marijoren alaba, Maddiren ahizpa. Haien esperientzia elkarbanatu eta gizarteak pertsona transexualekiko erakusten duen mespretxua salatzeko helburuarekin Goierriko Gutun Sozialean parte hartu zuten iaz. Datorren asteazkenean, berriz, Pertsona naiz, ez transexuala hitzaldia egingo dute Lazkaoko Gerriko elkartean, 18:30ean. Mugan bizi, mugan sentitu hitzaldi sortaren barruan kokatzen da Imaz ama-alabena. Izan ere, hasieratik senitartekoen babesa izan badu ere, gizarteak jarritako mugei eta mespretxuari aurre egin behar izan dio urteotan Marijoren alabak. «Norberak bere burua onartzea eta prozesuari aurre egitea zaila bada ere, arazo handiena gizarteak jarritako muga izaten da», adierazi du Marijok. Marijoren esanetan, etxean txiki-txikitatik ohartu ziren semearen feminitateaz. «Takoiak eta nesken arropak janztea gustatzen zitzaion, ispilu aurrean kremak ematen zituen…». Homosexuala izango zela pentsatzen zuen Marijok, eta gaiari buruzko iruzkinak ere egiten zizkion, zeharka. Berak argitu zion errealitatea, ordea, 11 urterekin: «‘Neska naiz, ez homosexuala’, esan zidan egun batean». Naturaltasunez hartu zuten berria familian, eta Maddik eta anaia gazteagoak ere hala bizi izan dute beti. Dena den, [...]