Hasiera batean, lanek iraun bitartean errepidea trafikoari irekita egotea aurreikusten zen arren, hilabetez erabat itxita egongo da datorren astelehenetik aurrera.
"Fiskalak erabakiko du lege hausterik badagoen ala ez", adierazi du Aitzol Telleria ZHKren ordezkariak, eta nabarmendu du Zerainen hauteskunde lehia dagoen bitartean herri zerrenda ez aurkeztea erabaki dutela.
22. Korrikak Lierniako gainetik Segurako herri irteerara egin zuen ibilbide osoaren bideoa ikusgai albiste barruan.
Carles Bros artista kataluniarrak 'Zorroztu arkatza' aldi baterako erakusketa jarri du Zeraingo kultur etxean. "Arkatza ez da desagertu behar, baina egia da arkatzarekin idazteko ohitura galtzen ari dela", nabarmendu du aurkezpenean.
Aizpeko meazulo batean jarri dute hitzordua Olentzerok eta Maridomingik haurrekin. 130 lagun joan zaizkio bisitan, kontuak esan eta gutunak ematera. Bihar goizean izango da beste aukera bat; beteta daude toki guztiak.
Asteburuan Katalunia aldean izan da 40 lagunez osatutako zeraindarren talde bat; Gironako Cistella herrian hain zuzen ere.