Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Kontzientzia «lasai» duela dio alkateak ZHKren akusazioen aurrean

Zerain
Politika

Zeraingo Herri Kandidaturak alkatearen dimisioa eskatu du osoko bilkuran. Besteren artean, ustelkeria kasu baten arduradun izatea leporatu diote.

2023/01/26
Josune Zarandona

Amaia Junkera Zeraingo alkateak (EH Bildu) «kontzientzia oso lasai» daukala adierazi du Zeraingo Herri Kandidaturak bere aurka berriki egindako akusazioen aurrean. Beste zenbait gauzaren artean, «ustelkeria kasu baten» arduradun politikoa izatea leporatu diote; areago, pasa den urtarrilaren 18an egin zen osoko bilkuran, alkatearen dimisioa eskatu zuten.

«Alkateak hartutako zenbait erabakik eragin duten etengabeko ustelkeria kasu baten aurrean» daudela azpimarratu du herri kandidaturak. Errementari etxeko berritze lanak —340.000 euro inguruko aurrekontua dute— «legez kanpo eta lehiaketa publikorik deitu gabe» Tudic S.L. enpresari esleitu izana leporatu diote. Baita, «legeak eskatzen dituen epe eta baldintzetan» fundazioko patronoei informazioa ezkutatzeaz ere. Esleipen hori justifikatzeko faltsututako dokumentuak aurkeztu izanaz ere akusatu dute Junkera, aurkeztutako txostenaren data «Fundazioko Patronatuak obra egitea erabaki baino lehenagokoa» dela argudiatuta.

Alkatearen etxeko obrak

Salaketa eremu pertsonalera ere eraman du plataformak, Junkeraren etxea berritzeko lanak Errementariko obra egiten ari den enpresa berak egin dituela argudiatuz. «Tudic S.L. enpresari 126.289 eurotako faktura bat ordaindu diozu diru publikotik zure etxeko obra egiten ari ziren bitartean. Errementari etxeko lehen ordainketa egiteko zela argudiatu zenuen, oraindik, obra hasi gabe zegoela», aurpegiratu zioten udal bilkuran.

Salaketekin amaitu aurretik, «zure jabetzakoa den Gestilan enpresak ba al du Tudic S.L. enpresarekin lan-harremanik?» galderari zuzenean erantzuteko eskatu zioten alkateari. Erantzuna baiezkoa litzakeen kasuan, «ustelkeria hau benetako eskandalu» bihurtuko zukeela ihardetsiz. Junkerak galdera erantzuteari uko egin zion.

«Kutsu elektoralista»

Egindako akusazio «larrien» aurrean defendatzeko, udaletxean hartu diren erabaki guztiak «kontu hartzailearekin batera eta irizpide juridikoak jarraituz» egin direla azpimarratu du Junkerak. Kontzientzia «lasai» izateaz gain, ez duela ezer ezkutatzeko adierazi du. Hala, pasa den igandean Zerainen egin zuten Herri Batzarrean herritarrei udalbatzan gertatutakoa azaldu ziela esan du, «beti dokumentuez lagunduta». Dokumentu hauek —Errementeriko, Aterpetxeko eta bere etxeko obrei dagozkionak— oraindik «nahi duenarentzat» udaletxean eskuragarri daudela azpimarratu du.

Salaketa «larri» hauen aurrean gaia «zergatik ez duten auzitara eraman» galdegin du alkateak, eta horregatik, akusazio hauen atzean «kutsu elektoralista» dagoela azpimarratu du: «2019ko hauteskundeak galdu zituztenetik, etengabe oztopoak jartzen aritu dira». Honen aurrean, informazio eta dokumentazio guztia bere abokatuaren esku utzi duela adierazi du, «kereila bat prestatzen ari da, eta laster gaia epaitegietara eramango du».

Udal gobernuan sartu zirenetik, zeraindarrekin herri programa bat osatu dutela gogorarazi du eta programa hori oinarri hartuta lanean jarraitzeko prestutasuna adierazi du: «Zeraindarrak hobe bizitzeko ahaleginean lanean jarraituko dugu».

Erlazionatutako edukiaZerainek milioi bat eurotik gorako aurrekontua izango du 2023an

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut