Jentilbaratzara, eskalatzen
Jentilbaratza eta Aizkoate inguruak aproposak dira eskaladarako, batez ere, han dauden harrobia eta mailo zorrotzak direla eta. Haien inguruan sortua da Aitzarte eskalada eskola ere. Bertara gerturatu direnek, askotan ikusiko zituzten maldan gora eskalatzen ari ziren gazteak. The Alpine Team izeneko taldeko bi kidek, ordea, beste ikuspuntu batetik hartutako irudiak eskaini dizkigute. Kamera buruan hartuta, tontorrerainoko ibilbide grabatu dute honako bideo honetan.