Granollersen (Herrialde Katalanak) jokatutako Espainiako kros txapelketan, Txindoki atletismo taldeko zazpi atletak parte hartu dute asteburuan. Gizonezkoen senior mailan, Eneko Agirrezabalek 50. postua lortu du (4. euskal herritarra) eta Jose Antonio Blanco Txurik 86.a (7. euskal herritarra). Gainontzeko bost atletak junior mailan aritu dira. Emakumezkoetan, aipagarria da Maria Ibañezek lortutako 14. postua. Maider Unanuek 47. tokian bukatu zuen eta bera izan zen lehen euskalduna; Amaia Garmendiak 57. egin zuen. Mutiletan berriz, Iñigo Jauregik 43. eta Alex Oiarbidek 65. postuan bukatu zuten.