
Apirilaren 25etik maiatzaren 9ra bitarte 11 emanaldi egingo dituzte. Sarrerak saltzen asteazkenean hasiko dira.

Lazkaoko Ikastolako ikasleek eta irakasleek Arabako Lautadan, Dallon, hartu dute gaur 09:24ean Korrikaren lekukoa, Kilometroen izenean.

Izaro Aizpuruarekin bikotea osatuta jokatu du Eibarko Astelenan Binakako Txapelketako gazte mailako finala. 18-10 galdu dute.

Herriko ikastetxeetan 'Ikasle bat, kilo bat' kanpaina dago martxan gaurtik, ostiralera arte. Bildutako elikagaiak Greziako Lesbos uharteko errefuxiatuen kanpalekuetara bidaliko dituzte, Zaporeak elkartearekin batera.

Lehen aldiz aritu da Espainiako Txapelketan eta marka pertsonala lortzetik gertu geratu da. Lanean jarraitzeko gogoz eta ilusioz bueltatu da etxera.

Harekin batera Eki Mateorena leitzarra sailkatu da apirilaren 11n Gabirian jokatuko den 54. Osinalde sarirako.

Partida amaitzeko hamar minutu falta zirenean, Suso Romeroren taldeak partidari buelta ematea lortu du eta 22-3tik 22-22ra igaro da markagailua.

Denera, lareundik gora txirrindulari elkartu dira Beasainen, kategoria desberdinetan banatuta. Junior mailan, Naxara Odriozola beasaindarra zazpigarren helmugaratu da, eta Maixa Odriozola ataundarra bederatzigarren.

Guztira 36 postu egon dira, landareez gain, baita artisau eta janari salpostuak ere. Eguraldia lagun, jendetza bildu da azokara.

Zerbitzu berezia martxoaren 28an izango da, larunbata. Zegamatik eta Seguratik Zerainera gerturatzeko autobusak jarriko dituzte.

Ostegunean egingo du hitzaldia Joxepaneko goiko gelan.

Elortza baserrian jaiotako Candido Ormazabalen biloba Alfonso Bauer Ormazabal Uruguaiko Florida hiriko gotzain izendatu zuten atzo. Alfonso Bauer Telleriarten izanda da, hemengo familia ezagutzen.

Martxoaren 29an izango da eta Olatako bira izenez ezagutzen den ibilaldia egingo dute.

Martxoaren 27an izango da bertso-afaria.

Olaberriko IV. Gazte Festak, Segurako 24. Lore eta Landare azoka, Naza elkartearen musika jaialdia Ataunen, XIII. Osinberde bertsolari saria Zaldibian, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.

Tapia Sabino Arana fundazioaren presidentea da gaur egun.



