Bigarren saria Irungo Itziar Lopezentzako izan da, eta hirugarrena, Urretxuko Aitor Prietorentzako.
Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko kirolariak elkartu dira Atzegik antolatutako Kirola Elkarrekin festan. Zortzi kirol modalitate praktikatzeko aukera izan dute parte-hartzaileek.
Emakume Langileen Nazioarteko Egunaren izaera iraultzailea berreskuratzeko beharra jarri du mahai gainean aurten ere Martxoaren 8an.
Elkarretaratzearen aurretik egin dute bilketa, egoera zaurgarrian dauden emakumeen artean banatzeko. Ondoren, hamaiketakoa egin dute.
Goizean merchandising-a jarri dute salgai eta pankartak egin dituzte gero. Eguerdian M8 ekitaldia eta elkarretaratzea egin dituzte.
[ARGAZKIAK ETA BIDEOA] Goierriko Koordinadora Feministak deituta, ehunka herritar elkartu dira Zaldibian Martxoaren 8ko manifestaziora, Euskal Herriko Mugimendu Feministarekin bat eginez, 'Faxismoaren kontra ausardia eta aliantza feministak' lelopean.
[ARGAZKIAK ETA BIDEOA] Zaintzaren mapan oinarrituta sortu dute ibilbidea. Hamabi gune ditu, baina gaur seitan egin dituzte geldialdiak.
Ordiziako Udaltzaingoak azaldu duenez, bi kotxek talka egin dute eta bat buruz behera geratu da.
Otsailaren 27ko Ordiziako Udalbatzak aho batez onartu zuen Martxoaren 8ko adierazpena.
Antzerkiak Beasainen eta Zumarragan, Erlezain Eguna Zegaman, Lemniskataren 'Made in Goierri' hitzaldi zikloaren hasiera, Martxoaren 8ari lotutako kultur ekitaldiak, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.
Izaskun Arrutik gidatuta, Mutiloako Juanita Murgiondo, Gabiriko Antxine Murgiondo eta Zumarragako Mariñe Arbeo izan dira hizlariak.
Ikasleak udaletxean izan dira goizean, Emakumeen Egunaren inguruko lanketaren berri emateko udal agintariei, eta arratsaldean kalejira eta manifestu irakurketa egingo dute Laubiden.
Gipuzkoako Erlezain Eguna egingo dute igandean, eta tartean Gipuzkoako 25. Ezti Lehiaketa.
Xurxo Morales saxofoi-jotzaileak eta Alejandro Costa klarinete jotzaileak kontzertua egingo dute Igartzako jauregian.
'Heisenberg' obra Usurbe antzokian izango da ikusgai, eta 'Miñan' Zelai Arizti aretoan.
Fitness gela berritzeko obrek irauten duten bitartean egongo da indarrean ordutegi berria.
Izena eman behar da. 0 eta 4 urte bitarteko haurrentzako gunea da Haur Txokoa.
Ana Martinezek idatzi eta Rosa Rojok zuzendutako antzezlana da.
Ostiralean izango da aurkezpena Beasaingo udaletxean.