Aurreneko diskoa atera zuenetik 25 urtera, orain arteko kantu rockeroenak bildu eta disko bikoitz batean aterako du Juan Luis Perez Mitxelena Petti-k (Bera, Nafarroa, 1973). Horren gogoko duen Ataun aukeratu du bi zuzenekoetako grabazioetarako lehen tokitzat. Gaur, 22:00etan, Herri Antzokian ariko da, ordu eta erdian 25 rock-urte biltzeko.
Iraileko lehiaketan 112 herritarrek eman dute erantzun zuzena: agorra. Orain urrikoa dago martxan, eta etxe baten izena asmatu behar da.
Ainhoa Egurbide urretxuarrak, Jon Esnaola idiazabaldarrak eta Jone Galparsoro ordiziarrak jaso dituzte hiru sariak, Lazkaoko Biziolan egin den sari emate ekitaldian.
Udalbiltzaren Geuretik Sortuak proiektuaren baitako komiki erakusketa da. Asteburu honetan eta datorrenean egongo da ikusgai Seguran.
Musikari legazpiarrek gaur jarri dute salgai CDa eta liburua biltzen dituen lana, taldearen ibilbide luzean sortu duten bosgarrena. Heavy metala ardatz dutela, taldearen lagunak ziren Andoni Zabaleta eta Igor Iñurritegi omendu nahi dituzte.
«Gogotsu» hasiko du 2024-2025 denboraldia Ampo Ordizia errugbi taldeak igandean, 12:00etan Les Abelles taldearen zelaian (Valentzia, Herrialde Katalanak), nahiz eta lehenengo partidarako zazpi baja dituzten taldean.
Euri jasa mardulan azpian, lehenbiziko aldiz egin dute aldarrikapena.
Gipuzkoa plazan kokatu dituzte eta lau ibilgailu kargatu ahal izango dira aldi berean.
Zumarragak trikitiaren historian izan duen garrantziari buruzko 'Hauspoa & tunela' dokumentala ari da grabatzen Hermosa akordeoilaria, eta kalejira batekin itxi nahi dute lana.
Zaldibiako festak, Pettiren kontzertua Ataunen, Idoia Asurmendirena Beasainen eta Lide Hernandorena Seguran, antzezlanak Ordizian eta Zumarragan, ipuin kontaketak, zinema karteldegia... Ikus agenda albiste barruan.
Gaur jarri dituzte urriaren 19an Seguran jokatuko den Euskal Herriko 48. dantza txapelketarako sarrerak salgai. Dantza egunerako herri bazkarirako txartelak, aldiz, urriaren 10etik aurrera.
Euskara lagun artean praktikatu eta jarioa eta erraztasuna lortu nahi dutenak dira mintzakideak. Egitasmoan parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete euskaltegian.