MUSIKA

Legazpi Musika Bandak neguko kontzertua eskainiko du igandean

Latxartegi aretoan izango da, 12:30ean. Sarrera doakoa da, aretoa bete arte.

Legazpi Musika Bandak neguko kontzertua egingo du igandean, otsailak 8, Latxartegi aretoan, 12:30ean. Jesus Castillejok zuzenduko du emanaldia, ohi bezala.

Sarrera doakoa izango da, aretoaren edukiera bete arte. Latxartegiko ateak 12:00etan irekiko dituzte, eta kontzertua hasten denean, itxi egingo dituzte.

Hauxe da Legazpiko musikariek eskainiko duten errepertorioa:

Torre del oro pasodoblea R. Dorado
Carnaval gaditano E. Escobar Aukeraketa
Coffee serenade R. Huggens Kopa bakarlaria: Asier Osinalde

Happy Mallets

H. Evers Xilofono bakarlaria: Aiert Agirreburualde
Happy sound selection Kees Vlak Aukeraketa

 

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa