Ordiziako Zuhaiztin guztira 23 aktibitate antolatu dira aurten, hiru arlo nagusitan banatuta: kultur ekimenak eta jarduera fisikoa, Informazioa eta komunikazioa, eta Osasuna eta ongizatea.
Ingalaterran bizi den Aitor Irastortza bertsolari zaldibiarra GOIERRIKO HITZAren irakurle leiala da, eta egunero bisitatzen du webgunea Goierriko berri izateko. Bederatzi bertso-jarri oparitu dizkio 20. urteurrena dela.
20 urteko ibilbidean, 'Bizi!' diskoa ere argitaratu da, GOIERRIKO HITZAren eta 'Goierritarra'-ren urteurrenen harira, Goierriko musikarien, trikitilarien eta bertsolarien laguntzarekin.
Herrien arteko dema izango da GOIERRIKO HITZAren 20. urteurren festako ekintza nagusienetariko bat. Izaskun Arruti urretxuarra dabil antolaketa lanetan.
Erraldoiak eta buruhandiak, eta dultzaina-jotzaileak izango dira goiz-eguerdian. Arratsaldean, Bakuntza taldearen saioa eta zazpi herriren arteko herri kirol lehia izango da. Gauean, afaria. Festa Lazkaon da.
Bernedoenea eta Gipuzkoa plazako aparkalekuetako plaza hutsen informazioa emango dute, ibilgailuen gidariei aparkatzeko denborak murrizteko eta herriguneko trafiko arintzeko.
Lekanazpi elkarteak udalaren laguntzarekin antolatuta, urriaren 11n, 12an eta 13an egingo dute aurten. Ibilbide gidatua, erakusketak, dastaketak, haurrentzako txokoak eta Upelgilearen begia jokoa ez dira faltako, ezta Ai Ze taldearen musika emanaldia ere.
Ondarearen Europako Jardunaldien 9. edizioan ‘Kulturaren bideak’ landuko dira aurten. Zeraingo meatzeetara bisita eta Ormaiztegiko ‘Munduko sukaldaritza’ asteburuko proposamenen artean.
Agintaldi honetan mugaketa lan osoarekin amaitzea da helburua.
Ainhoa Egurbide urretxuarrak irabazi du Hitzakideen lehen saria eta Jon Esnaola idiazabaldarrak Hitzakideen bigarrena. Irakurleen boto bidezko saria Jone Galparsoro ordiziarrarentzat izan da.
Gaur jarri dituzte urriaren 19an Seguran jokatuko den Euskal Herriko 48. dantza txapelketarako sarrerak salgai. Dantza egunerako herri bazkarirako txartelak, aldiz, urriaren 10etik aurrera.
Euskara lagun artean praktikatu eta jarioa eta erraztasuna lortu nahi dutenak dira mintzakideak. Egitasmoan parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete euskaltegian.