Kostuaren zati bat Gipuzkoako Foru Aldundiak ordainduko du, eta bestea artzainek. Gorrotxategiko etxaldera eraman behar da artilea.
Bart bi orduan botatako erauntsiak kalte ugari sortu du Zaldibian. Elbarrena, Arruegi eta Aiestaran-erreka auzoetako baserri, soro eta zelaiak izan dira kaltetuenak. Gaintzarako errepidea ere itxita dago. Auzolanean aritu dira herritarrak eta lagun-taldeak inguruak garbitzen. Albistean, argazkiak eta bideoak.
Urak hartutako eremuetan harritza handiak geratu dira. Bidarteko zubia eta Aldarretako bidea itxita daude ibilgailu mota guztientzat.
Bart gaueko uraldiak lohitutako kaleak eta plazak bere onera ekartzeko lanean ari dira. Areso auzunea eta Enparandegi aldea suertatu dira kaltetuenak.
Urpean geratu dira ekaitzaren ondoren herriguneko zenbait kale, errepide eta garaje.
Hamahiru herritako ordezkariek parte hartu dute batzarrean. Iazko ekintzen memoria eta txosten ekonomikoa onartu dituzte.
Azahara Dominguez Mugikortasun diputatuak, eta Beasaingo, Legazpiko eta Zumarragako alkateek zerbitzuaren balorazioa egin dute. EH Bilduk nabarmendu du "zerbitzuan aurreikuspen gabe" aritzeak ez duela "gaur gaurkoz kalitatezko zerbitzua bermatzen". Ikasleek eta langileek erabili dute batez ere.
"Inprobisazioz betetako prozesu" bat izan dela nabarmendu koalizio subiranistak, eta mugikortasun diputatuari leporatu dio "errespetu instituzionalez ez aritzea".
Ezkioko San Pedro jaiak eta Olarango festak Zegaman, dantza emanaldiak Urretxu-Zumarragak, irakurleen topaketa eta kulturarteko festa Ormaiztegin, kontzertuak, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.
Bihar, 18:00etan hasita, sagardo eguna eta erromeria izango dira, Bilkoin, Jotakea eta Aldapa Haundi elkarteek eta Irrintzi Alai taldeak antolatuta.
Goizetik bakarrik egongo da irekita abuztuaren 29ra arte. Harlekuan liburuak jasotzeko aukera eskaini du.
Irteeraren data uztailaren 10ean izango da. Parte hartzeko izen ematea, ekainaren 19an eta uztailaren 1ean egin ahal izango da.
Larunbateko auzo bazkarirako txartelak salgai daude asteazkenera arte, sei euroan.
Gaur eguerdian, Ordiziako Komiki Lehiaketako eta Mikroipuin lehiaketako sariak banatu dituzte D'Elikatuzen.
Udal igerilekuak ekainaren 21ean irekiko dituzte eta irailaren 7ra arte egongo dira zabalik.
Andraitz saskibaloi klubeko, Ilintxa futbol elkarteko eta La Salle eskubaloi elkarteko jokalariek, entrenatzaileek eta zuzendaritza taldeetakoek bat egingo dute plazan bihar eguerdian, taldeko argazkia ateratzeko. Klub bakoitzak bere aldetik jarraituko du denboraldi amaiera ospatzen.
Atzo arratsaldean aurkeztu zuten herriko jostunek aurtengo Kalean Josteko egunerako sortutako proiektua: herriko zazpi zuhaitzentzako eskuz egindako jantziak.
Bi ekintza egongo dira: batetik erronka mitologikoa, 10:30ean Barandiaran museotik abiatuko dena, eta, bestea, Aralarrera txango gidatua, 10:00etan Lizarrustitik abiatuta. Biak igandean izango dira.