Arratsaldean txokolatea eta Ezkurdia ostatuko pastak dastatuko dituzte eliza atarian.
Gizonezkoetan Ereñotzuko Urmia taldeak irabazi du, Gabiriako Alkainburu bolatokian jokatutako Gipuzkoako Taldekako bola txapelketa; Segura bigarren izan da. Emakumezkoetan, Ategorrieta izan da irabazle eta Zerain bigarren.
CAFeko LAB sindikatuko kideak 50. urteurreneko festa ospatzen ari dira gaur Beasainen, '50 urte 1.000 borroka Fabrika handian ezkerretik eragiten' lelopean.
Ordiziako Barrena kultur etxeko areto nagusia jendez beteta da, Miren Etxezarreta Zubizarreta ekonomialari ordiziarrari aitortza egiteko eta Mirenetxezarreta.eus plataforma aurkezteko.
Joxemari Telleria artistaren ibilbidea jasotzen duen erakusketa bat ireki dute Zerainen. Artistaren lanak herriko zenbait txokotan egongo dira hilaren 30era bitartean. Abenduaren 1ean omenaldi bat egingo diote.
Herri kirol dema, Garbiñe Aranbururen hitzartzea eta bazkaria izango dituzte.
Lehiaketak irauten duen bitartean, Jakintza ikastetxeko ikasleek odolki pintxoak salduko dituzte.
Aurreko 14 urteetan aurrekontuak ez dira aho batez onartu. Inbertsio nagusiak Eitzagan eta Urolako geltokian egingo dira.
Movember kanpainaren alde, Lazkaoko igeriketa saio solidarioan 21.500 metro osatu dituzte igerilariek. Partaideen eta ikusleen ekarpenak, eta taldeen bikoizketa batuta, 600 euro bildu dituzte gizonezkoen gaitzen ikerketarako.
Ormaiztegiko San Andres jaien lehen asteburua, Santa Zezilia kontzertuak, hitzaldiak, ikus-entzunezkoak, zinema karteldegia... Asteburuko agenda osoa, albistean.
Hamaika bikotek hartu dute parte Emakumezkoen Frontenis txapelketan, Igarondo pilotalekuan.
Kultur Etxean dago ikusgai, Burdinola elkarteak antolatuta eta Gorka Salmeronek prestatuta.
Parte hartu nahi dutenek izena emateko epea ireki du, hilaren 29ra arte. Aurten 50 euroko laguntza emango die materialerako eta argindarra ordaintzeko.