Larunbatean jokatu da Ormaiztegiko Baron Ranch etxaldean. Espainiako Txapelketa Nagusiko bosgarren kanporaketa izan da. Igor Baron ormaiztegiarra bigarren sailkatu da profesionalen mailan.
Legazpiko danbor jolea eta Beasaingo gaiteroa Iruñeko udaletxeko plazan izan ziren jotzen atzo eguerdian, txupinazo ondorengo plazako gaiteroen saioan.
Entrenamenduetan eta kronoetan denborarik onenak lortuta, hirugarren egin du Moto2-ko Europako txapelketetako laugarren eta bosgarren lasterketetan. Asteburu gazi-gozoa izan da legazpiarrarentzat, entrenamenduetako batean Borja Gomez pilotua eta laguna hil zaiolako istripu baten ondorioz.
Agnes Irigoyenek joan den urtean izan zuen elikadura zelularraren berri, eta gaur egun argi dauka bizi baldintzak hobetzen laguntzen duela. Hitzaldiak ematen ditu.
Txapelketa honek Euskal Herriko lurralde desberdinetako, Kataluniako, Madrilgo, Valentziako eta Gaztela-Mantxako partaideak bildu. Ikusi argazkiak albistean.
23 urtez azpiko txapelketan bigarrena izan da pisu jaurtitzaile legorretarra. 16,71 metrora jaurti du bola.
EHUko Arkitektura Goi Eskola, Psikologia Eskola, Eusko Jaurlaritza, Osakidetza, Beasaingo Udaleko Gizarte Ongizateko teknikariak eta Asmubeko ordezkariak eta teknologia berriko hainbat enpresak parte hartu dute lanketan.
Azken urteetako irteerarik jendetsuena egin dute.
Uztakale programak era askotako ekitaldiak bildu ditu Legazpiko uztaileko arratsaldeak betetzeko. Ostiralean dantza ikuskizuna izan zen plazan, eta aste honetan poesia errezitaldi musikatua eta bertsoak izango dira. Gaur arratsaldean, haurrentzako parkea eta apar festa.
Asteazkenean, Esklerosi Anizkoitzagatik Busti Zaitez kanpaina egingo dute Ordizian, Barrena jauregiaren parean.
Uztailaren 8tik uztailaren 10era itxiko dute, biak barne.
Arbe Kirolak izandako dendan jarri du erakusketa eskulanetarako afizio handia duen legazpiar honek. Hilaren bukaerara arte ikusi ahal izango dira herriko hainbat eraikin esanguratsuen miniaturak.
Abuztuaren 23an izango da aurten San Bartolome jaietako herri afaria.
Lau itzainen idiak sailkatu dira irailaren 20an Urretxuko Santa Anastasia jaietan jokatuko den probarako.
Irailaren 13an eta 14an, eta irailaren 19tik 22ra ospatuko dituzte jaiak Urretxun.
Aldundia errepidea zaharberritzen ari da, hiru erreiko zatiaren amaieratik Aitxuko bihurguneraino