Pablo Arak irabazi du mendiko saria, eta Caja Ruralek eraman du taldekakoa. Euskadiko txapelketak ere bertan erabaki dira, eta Eliteko txapela Euskadi Fundazioa taldeko Asier Castillak irabazi du, eta 23 urtez azpikoa Caja Rural-Alea taldeko Gorka Corresek.
Xabi Zurutuzak eman zien hasiera festei atzo arratsaldean, pregoiarekin eta suziri jaurtiketarekin. Gaur ko egitarauan, Alaitasuna errondaila, haurren herri kirolak, paella jana eta La Huella orkestraren dantza saioa daude jasota, besteak beste.
Mozorrotuen eguna da gaur Loinaz jaietan, eta kaleetan giro aparta jarri dute. Süne abeslariak kontzertua egingo du gauean, eta bihar amaituko dira festak, ekitaldiz beteriko egunarekin.
Belatxingak herriko bola elkarteak antolatu du tiraldia. Goiz eta arratsaldez jokatuko da, Txarape bolatokian.
Legazpiko eta Zumarragako herri pilota txapelketetako bikote txapeldunek elkarren kontra jokatu zuten atzo arratsaldean Urbeltzen. Legazpiarrek irabazi zuten.
Ordiziako udaletxe aurrean elkarretaratzea egin du Oiangualde Stop plataformak. 780 pertsonek sinatu dituzte alegazioak.
1977an Beasain eta Lazkao artean ospatutako lehen ediziotik 50 urte igaro direla ospatzeko edizioa izango da. Lehen bilera irekia datorren ostegunean izango da.
Oinez edo autobusez joateko aukera izango da ohi bezala. Bi eguneko ospakizuna egingo dute Arantzazun eta herrigunean.
Beasaingo Loinatz jaien bigarren txanda, Hegialde jaiak Legazpin, Eskola txikien festa Ezkion, bertso saioa Itsasondon, dantza emanaldiak, kontzertuak, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.
Bost elkarte parte hartu dute guztira Loinaz jaien barruan egindako lehiaketa honetan.
Igandean, 13:30ean kontzertua eskainiko dute Ordiziako parrokian bi abesbatzek elkarrekin.
Familiei zuzendutako ekimena da eta ekainaren 14an burutuko da. Dagoeneko irekita dago izen ematea.
Partida guar izango da, Legazpiko Urbeltz pilotalekuan, eta bertan Beñat Perez-Oier Altzelai eta Beñat Agirre-Jon Tapiador neurtuko dira.
Ordiziako N-I-422-2-E lotuneari eragingo diote larunbatean lanek.
Legazpiko 'Ongi etorri gida' udaletxera erroldatzera joaten diren herritar berriei emango zaie, eta udalaren webgunean ere eskuragarri egongo da.
Legazpiko Udalak antolatu ditu, eta ziurtagiri digital hori lortzeko argibideak emango dituzte, euskaraz zein gazteleraz.
Maiatzeko osoko bilkuran PSE-EEk mozioa aurkeztu zuen Udaleko Larrialdi Plana eguneratzeko eskatuz.
Gipuzkoako herri txikien areto futbol txapelketa jokatu du bihar 15:30ean Bidania-Goiazko pilotalekuan.