[BIDEOA] Kantu eskean ibili dira goierritarrak goizean, kalez kale, etxez etxe zein baserriz baserri. Hemen Zumarragako eta Urretxuko gazte talde bat Zumarragako baserrietan barrena.
Joko desberdinak topa daitezke bertan, hasi puzgarrietatik eta errealitate birtualeko jolasetaraino. Beasainen bihar arte mantenduko da zabalik, eta Lazkaon, berriz, abenduaren 28ra arte.
Eguberrietako azoka berezia izan da gaurkoa, agurrez eta omenaldiz betetakoa. Gainera, saltzaileak Plaza Nagusira itzuli dira, baina ez oso gustura.
Olinpiar Jokoetan urrezko domina irabazi duten gipuzkoarrei egin die errekonozimendua Gipuzkoako Foru Aldundiak. Imanol Gartziandia Zumarragako eskubaloi jokalariari ere aipamena egin diote.
Ordiziako Burrunbazale txarangak egun handia ospatu du, gaur egungo eta garai bateko kideak elkartuta.
Bosgarren sariaren 845 dezimo saldu dituzte Jose Migel Iturrioz kalean dagoen Alfredo Martinez de Arenazaren bigarren Loteria Administrazioan. Zumarragan eta Legazpin ere zenbaki bereko dezimo bana daude sarituta.
Gabonei ongi etorria musikaz eman diete Goierriko zenbait txokotan. Gaur goizean zumarragarren txanda izan da.
Udal Gobernu taldearen helburua atzoko udalbatzan 2025eko udal aurrekontua onartzea bazen ere, ez da horrela izan "onartzeko gehiengorik ezean". EH Bilduk 7 zinegotzi ditu, EAJk 7, Ordizia Orainek 2 eta PSE-EE 1.
Eguberri giroko etorrera eta kantu eskeez gain, kultur eta aisialdi agenda betea izango da Goierriko herrietan Errege egunera bitarte. Kontsultatu agenda albiste barruan.
Lehen platera, bigarrena eta postrea. Hona hemen Zeraingo Ostatuko Aiert Izagirrek Eguberrietarako proposatu duen menua.
Legazpiko dantza taldearen urteko saio nagusia hilaren 28an izango da, aurten. 'Lanbroan ahaztuak, dantzan piztuak' da ikuskizunaren izenburua. Sarrera doan da, eta gaurtik aurrera eskuratu daiteke Urbeltz tabernan.
Eskaerak Idiazabalgo udaletxean aurkeztu behar dira, urtarrilaren 15a baino lehen.