
Eremu karstikoen zaurgarritasunaz, eta lurpeko urek eta iturburuek planetaren biziraupenean duten funtsezko egitekoaz hitz egin du AHTaren proiektuaren aurka azaroan antolatu diren bi saiotan.

Tokiko eragileek sortutako ikuskizunak artea eta ondarea uztartuko ditu abenduaren 14an, bi emanaldirekin, andre Mari Zeruratuaren elizan.

Sozialistek energiaren demokratizazioa, familientzako laguntzak, tokiko merkataritzaren sustapena eta espazio publikoen hobekuntza proposatu ditu, besteak beste.

Proiektuaren inguruko "zalantza nagusiak teknikoak" direla nabarmendu dute, eta "informazio zehatza jasotzeko beharra" ikusi dute Goiekin aditu talde bat sortuta.

Goierriko musika taldearen ‘IV’ izeneko EP berria entzungai da gaurtik aurrera.

Ordiziako eta Beasaingo Udalek elkarlanean antolatu dute Antzerki Garaia. Emanaldi gehienak euskaraz izango dira. Abonuak eskuragarri izango dira urtarrilaren 4tik aurrera. Lehenengo emanaldia 'Escape room' izango da, Beasainen.

Igandean jokatuko da, goizean hasi eta arratsaldera arte. Guztira, 33 zaldizkok parte hartuko dute. Txapelketaz gain, beste hiru lasterketa ere jokatuko dira modalitate ezberdinetan.

Erosketa horri esker eremua birgaituko da, eta 200 etxebizitza inguru egin ahal izango dira.

Astelehenean Arabako lurretan egin zuten ibilaldia. Hurrengo irteerak Ameztira eta Aizkorrira izango dira. Datorren astean datorren urteko mendiko lizentziak berritzeko hitzordua jarri dute.

Jose Luis Arzuagak figura berriak egin ditu, asteburuan lapurtu zizkiotenak ordezkatzeko. Gabonak amaitu bitartean egongo da jarrita jaiotza, errepide ondoan.

Goierriko Euskal Liburu eta Disko azokak, Santa Lutzi feria Urretxu-Zumarragan, Emakume sortzaileen azoka Biziolan, bertso saio bana Idiazabalen eta Zumarragan, Magia jaialdia Legazpin, ikuskizunak, kontzertuak, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.

Abenduaren 15etik 19ra izango da. Abenduaren 20an, San Tomas eguneko ospakizuna ere egingo dute.

Atzo iluntzean egin zuten sari banaketa eta ondoren, afaria egin zuten Atseden elkartean.

Liztormendiren festan bost garagardo dastatzeko aukera izango da iluntzean. Olentzero eta Mari Domingi larunbatean eta igandean izango dira Zerainen.

Goierriko bertsolaria saioa dago gaur Idiazabalen, eta igandean Luzio Gabiriaren omenezkoa Zumarragan.

2010-2014 urteen artean jaiotako ataundar gaztetxoek badute berriro ere aisialdirako funtsezkoa den gaztelekua. Ostiral eta larunbatero zabalik izango da, bi orduz.

Nazioarteko agertoki nagusietan jo du Sofia Huertak, eta bihar, Beasainen izango da. Sarrerak eskuragarri daude.


