Lore eta landareekin, udaberriari begira jarri da feria. Geranioa, diplademia eta tomatea iritsi dira lehenik.
Urtero bezala, Kimetzek Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko antolatutako emanaldia izango da. Sarrerak 6 euro balio du eta leihatilako ordutegian edo Internet bidez eros daitezke dagoeneko.
Saharar Errepublika Demokratikoaren aldarrikapenaren 49. urteurrena ospatuko dute bihar. Ormaiztegiko Sahara Krosean bildutako 6.911 euroak Saharako elkartasun proiektuetara bideratuko dituzte.
1936ko gerraren aurreko Legorretako Irrintzi Alai taldearen ikurrina etxean gordea izan zuten 2023ko abenduaren 30era arte.
Zoladura hondatua berritzea, uraren hornidura-sarea eguneratzea eta argiteria publikoaren sistema hobetzea dira lanak. Apirilaren 15ean bukatzea aurreikusi du udalak.
Segurako Historia Oroituz antzerki taldeak ‘Orreagatik iragan hurbilera’ antzerki obraren birari amaiera emango dio larunbat honetan Ataunen egingo duen emanaldiarekin.
Gipuzkoako Diputatu Nagusiak Espainiako Gobernuari eskatu dio Altsasu eta Ezkio arteko tarteko laginak egin ditzan.
Martxoaren 29an egingo dute Legorretako kiroldegian hamargarren reggae musika jaialdia. Urteurren borobila ospatzeko hamar taldek osatuko dute kartela. Sarrerak salgai daude.
Hitzarok egin du lan deialdia. Koordinatzaile eta begiraleentzako lan poltsetan izena eman daiteke.
Hondakinak berrerabiliz sorkuntza ezberdinak egiteko Bihondakinen tailerrak antolatu dituzte Itsasondon, Organic Studioaren laguntzarekin. 16 urtetik gorakoentzat tailerrak izango dira. Izena eman daiteke dagoeneko.
Neurri horrekin, talde eta konpainien antolakuntza erraztu nahi da. Ohi bezala, danborrada maiatzaren 2ko gauean izango da, eta zehaztuta daude entsegu egunak.
Etxekonekok elkartearen 'Elkar ezagutuz' proiektuaren lehen saioa izango da.
Bi txanda antolatu dituzte, eta talde bakoitzean gehienek 30 haur ibil daitezke.
Tamaina txikiko hondakinak bota ahal izango dira bertan. Zazpi motatako hondakinak ezberdindu dituzte.
Legorretako EAJk ohar bidez jakinarazi duenez, Legorretako Udaleko gaurko udalbatzan EAJren udal taldeak aurkeztu duen mozioa aztertuko dute, "Legorretako herriak bai Tolosaldea bai Donostiarekin duen bus zerbitzua hobetzearen" inguruan.
Emakumeen Nazioarteko Egunarekin bat egingo du Ordiziako Majori kiroldegiak, 16 urtetik emakumeentzat jarduera bereziak antolatuz. Dohainik dira eta ez dago bazkide izan beharrik.
Herriko auzoetako beharrak zuzenean ezagutzeko programa da. Ostegunean, udal ordezkariek auzotarrekin ibilaldi bat egingo dute Itxaropenen, Haurreskolatik abiatuta.
Ordenagailua erabiltzen, eta sinadura digitala edo beste aukera batzuk erakutsiko dituzte. Izena eman behar da martxoaren 14a baino lehen.