Dantza: Lazkaoko Dantzari Txiki Eguna

Ekainaren 8an, 10:30ean hasita, Lazkaoko Dantzari Txiki Eguna ospatuko dute. Lau taldek parte hartuko dute. Oin Arin (Lazkao), Amets Bide (Ordizia), Irrintzi (Zumarraga) eta Berriztasuna (Portugalete).
Igandean 10:30ean plazan elkartu, mokadutxo bat jan, eta 11:00etan kalejiran abiatuko dira, bi ibilbidetan banatuta.
Plazan 13:00etan elkartuko dira berriro, zazpi dantzako saio bateratua edo alardea egiteko. Bazkaria (14:00) plazako frontoian emango diete denei.
16:30ean dantza gidatuak egingo dituzte Ttipika taldearekin.