Jaiak: Urretxu Santa Anastasia festak
Irailaren 13tik 22ra Santa Anastasia jaiak ospatuko dituzte Urretxun.
Irailak 21, igandea. Euskal Jaia
- 10:00. Goizeresia, Iparragirre plazatik Pagoetarantz. Lizarriturri txistulari taldea, Uxue Kerejeta eta Andoni Oruesagasti trikitilariak, eta Iratzarri dultzaineroak.
- 10:00. Artisau erakusketa eta azokaren irekiera, Gernikako Arbola plazan.
- 10:45. Ibilaldiko bi idi pare atonduko dituzte, Gernikako Arbola plazan.
- 11:00. Herri meza, Tourseko San Martin elizan.
- 11:30. Idi ibilaldia, Labeaga kaletik Pagoetara, trikitilariek eta Lurra dantza taldeak lagunduta.
- 12:00. Euskal Jaiko ibilaldia eta karroza desfilearen irteera, Pagoetatik. Kuadrillen karrozak, Itsasi joaldun taldea (Azpeitia), Tolosako eta Urretxuko dultzaineroak, erraldoi konpartsak (Urretxu, Legazpi, Bergara eta Tafalla), Lizarriturri txistulari taldea eta dantza taldeak.
- 12:30. Kantu poteoa, Goiargi abesbatzarekin, kalez kale.
- 14:00. Euskal Jaiko ibilaldiaren bukaera, Gernikako Arbola plazan. Zuhaitzaren Soinua Kolektiboa txalapartarien emanaldia. Ondoren, karrozak kalean edukiko dituzte ikusgai, 18:00ak arte. Gustukoena bozkatzeko aukera.
- 15:00. Herri bazkaria, Ederrena pilotalekuan, Aldiri kiroldegian eta Gainzuriko jolastokian.
- 18:30. Karrozen sari banaketa, Iparragirre plazan. Bertso Eskolako bertsolarien saioa eta Zuhaitzaren Soinua txalapartarien joaldia.
- 19:00. Zatekeen taldearekin erromeria, Gernikako Arbola plazan.
- 20:00. Kantu poteoa, Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldearekin.
- 23:00. Euskararen aldeko kandela piztea, kantuak eta musika, Gernikako Arbola plazan.
- 23:30. Gozategi taldearen kontzertua, Gernikako Arbola plazan.












