Musika jaialdia: Legoreggae
Martxoaren 7an, 18:00etatik aurrera, Legorregae musika jaialdia izango da Legorretako Harripila kiroldegian. Marabiyak Sound taldearekin kalejira egingo dute aurrena (18:00), eta ondoren kontzertuak: Soom T, Chalart 58&Matah, Bisaiak eta Amazonians.
Sarrerak Evenbrite.com webgunean, Legorretako tabernetan, Kirkil (Ordizia), Koiote Zaharra (Beasain) eta Baserri (Tolosa) tabernetan eros daitezke aurrez, 18 euroan.














