Uztailaren 18an 89 urte bete ziren 1936ko Gerra piztu zela. Olaberriako Olargi memoria historikoaren taldeak Oroimenaren eguna antolatu zuen, zapaldu eta baztertu zituzten olaberritarrak oroitzeko. Mural berri baten inaugurazioa ere egin zuten, Igor Rezola Iztuetak (Itsasondo, 1974) ondutakoa.
Erakustaldi ikusgarriak eman eta emaitza ezin hobeak lortu ditu aurtengo denboraldian Maixa Odriozolak (Ataun, 2009). Kadete mailan lehiatu da, Zu-k/Limousin taldearekin.
Garazi Zabaleta konpositore beasaindarrak ‘Oximoron’ obra estreinatuko du abuztuaren 5ean Donostiako Hamabostaldian, Kambrass boskoteak interpretatua.
Garazi eta Onintze Garrido ahizpa antropologoek Gizakari proiektua sortu dute. Sare sozialetan ari dira egitasmoa lantzen, antropologia hedatzeko asmoz.
Andoni Aizpuru naturazaletasunak bultzatu zuen eguraldi iragarle izatera. Gabirian hazi zen, eta ondotik Donostiara joan zen, Irakasle Ikasketak egitera. ETB1en hasi zen gero; 32 urte daramatza han.
Pilota txapelketa herrikoiko finala jokatuko du gaur Raul Lacallek (Ordizia, 1969). Txapelketako pilotaririk beteranoena da, eta Mikel semearen aurka jokatuko du.
Gastronomika Talent sariketako hautagaietako bat da Iñaki Telleriak gidatzen duen Ormaiztegiko Kuko jatetxea. Gaur arratsaldean emango da jakitera sarituen zerrenda.
Maider Unanue Aranburuk (Arama, 1994) lehenengo aldiz egingo du maratoi bat. Marimurumendi aukeratu du, distantzia horretan esperientzia duen aitarekin batera egiteko.
Inma Urtzelai Ezkibel euskara teknikariak azaldu du Euskaraldia sortu zenetik dabilela Legazpiko Udala dinamika honetan Arigune gisa euskara lehenesten.
Duela hiru urte Italiatik Zaldibiara etorri zen bizi izatera, eta zaldibiarra sentitzen da Flavio Banterla Borzaga.
Ikusentzunezko Komunikazioa ikasten ari da Garazi Arozena beasaindar gaztea, Mondragon Unibertsitatean, Aretxabaletan. «Gustura» ari dela kontatu du.
Beasaingo herrigunean dago Itoiz emakumezkoen arropa eta osagarri denda. Nerea Garmendia da negozioaren nagusia eta Ikerne Urrestarazu lankidea.
Belarriprest rola hartzea erabaki badu ere, ederki moldatzen da euskaraz Marisa Yañez beasaindarra.
Lana, ikasketak, lagunarteko zein familiarteko harremanak eta eguneroko jarduerak euskaran oinarritzen ditu Joane Telleriak, eta hizkuntza-ohitura naturaltasunez mantentzen duen bezala, aurtengoan ere naturalki erabaki du Euskaraldian izena ematea.
Urretxuko mugatik metro gutxira dago Amane emakumezkoentzako arropa denda, Zumarragako Geltokietako Plazan.
Donostiarra da izatez Humberto Diaz de Mendibil, baina duela hiru urte Itsasora etorri zen bizitzera. Euskaltzalea da, eta euskara ikasten ari da azken aldian, Ordiziako Goiztiri AEK euskaltegian.
Euskaraz hazi eta hezi da Amaia Jimenez, 25 urteko legazpiar gaztea. 'Berria' egunkarian kazetari izanik, euskaraz lan egiten du. Hori guztia horrela, oso natural hartu du aurten ere Euskaraldian Ahobizi izatea.