Alkate jaunari: hitz egin dezagun Orbegozoz
Enpresa honek herrian duen garrantzia denok ondo ezagutzen dugunez, ez dut orain arte esan den guztia aipatuko. Aktore ezberdinak egiten ari diren lanari buruzko iritzia eman nahi dut, bakarrik.
- Mobilizazioak beharrezkoak dira.
- Komunikabideetan egotearena, norberak baloratuko du bere eragina zein den.
- Arazoaren konponbidearen berri ematea masa sozialari.
- Arcelor Mittalek Zumarragan dituen ondasunak desjabetu itzazu, bere garaian onartu zen hitzarmen urbanistikoa bete ez duelako. Izan ere, hitzarmen horrek aktibitatea Zumarragan mantentzera behartzen du enpresa.
- Enpresako langileekin batera, aktibitatearen kontrola hartuko duen enpresa berri baten sorrera bultza ezazu.
- Instituzio guztiek (Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta Espainiako gobernua) egitasmo berriari beraien laguntza eman diezaiotela krisia gainditzen den arte.
–Jose Julian Irizar. Zumarraga













