Olazabalgo 40. urteurrena eskertza
Ekainaren 21ean Olazabal ikastetxearen 40.urteurrena ospatu genuen. Egun honetan, gaur egun ikasle eta irakasle garenoz gain, ikasle eta irakasle ohiak ere batu ziren festara. Izan ere, denok osatzen dugu Olazabaleko komunitate-sarea.
Helburua gure komunitateak herriari egiten dion ekarpena harrotasunez ospatzea izan da eta emaitza ezin hobea lortu dugu. Antolakuntza-batzordeak balorazio oso positiboa egiten du parte-hartzeari eta inplikazioari dagokionez.
Egun hau antolatzen aritu direnak asko izan dira, bai aurreko hilabeteetan, bai egunean bertan. Hori dela eta, gure eskertzarik beroena adierazi nahi dizuegu komunitateko kide guztioi, modu batera edo bestera, zuen lana ezinbestekoa izan baita komunitatea saretzeko.
Pozik eta harro gaude jendarte konprometitua dugulako eta ospakizun hau gure identitatea sendotzeko baliagarria izan delako. Ziur gaude hurrengo urteetan ere elkarlanean jarraituko dugula herriari gure ekarpena eginez.
Bereziki eskertu nahi diegu Legazpiko Erraldoi Konpartsari, dultzainero nafarrei, Xaukena elektrotxarangari eta bertsolariei eguna girotzeagatik; Legazpiko Gizarte Etxeari, udaleko hezkuntza teknikariari eta udal brigadako langileei, eskainitako laguntzagatik; Katilu, Aitxuri eta Urbeltz tabernei gauzak errazteagatik; baita GOIERRIKO HITZAri ere, gure mezua zabaltzeagatik.
Azkenik, eskerrik bero eta zintzoena gure komunitateko kide guztiei. Aurrerantzean, herriko eragileekin elkarlanean jarraituko dugu, herri bizi eta hobea egiteko.
Mila esker guztioi,