Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko dute igandean Goierriko museoek. Izaera desberdineko jarduerak antolatu dituzte museoetara gerturatzeko.
Araman, Ataunen, Beasainen, Ezkion, Legazpin, Mutiloan, Zegaman eta Zerainen bisita gidatu bereziak antolatu dituzte errotetan.
Elkar-EKIN Lanean enplegu programaren barruan, mendekotasuna duten pertsonei etxean arreta soziosanitarioa emateko prestakuntza jaso duen taldeari diplomak banatu dizkiete Goiekin.
Euskaraldiaren hasierako ekitaldiak egin dituzte hainbat herritan, 'Elkar mugituz egingo dugu' lemapean. Testu bateratua irakurri dute.
Euskal Herriko hainbat pentsioduenekin batera, Goierriko pentsiodunak Gasteizera joan dira gaur, Eusko Legebiltzarrera lau hilabetean bildautako 145.142 sinadurak (Goierrin, 3.221) eramatera.
Planak bi helburu nagusi dituela nabarmendu dute: batetik, natur eta kultur ondarea babestea eta zaintzea, eta bestetik, artzaintza jarduera indartzea eta mendiko abereen presentzia orekatua bermatzea. Arritzagako bidea egokitzea, eta Elutxetara eta Pagabera bide berriak egitea ere jasotzen du.
Bakarrizketa saioak, antzezlanak, kantu-jirak, bertso saioak eta bestelako kultur ekitaldiak antolatu dituzte Goierriko herrietan.
Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak 11 gakotan laburbildu du, Euskaraldiaren atarian, hizkuntzaren gaur egungo egoeraz eta posizioaz jabetzeko ariketa. Bideo banatan plazaratu ditu.
Egunero 10-15 minutu praktikatuta, bost astean hika egiten hasteko prest. Horixe da 'Appahi!' aplikazioaren erronka. Euskara batuko formaz gain, Beasaingo hitanoa ikasteko aukera ere ematen du.
Festak Zaldibiako Saturdin eta Zumarragako Eitzagan, Errota Egunak, Museoen Nazioarteko Eguna, antzerkiak, hitzaldiak, kontzertuak, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.
Norabide eta Musika elkarrekin taldeek kontzertua eskainiko dute maiatzaren 22an Zegamako plazan.
Interneten aldeko «apustu estrategikoa» egin du, sareetan «jarrera proaktiboagoa» hastea erabakita.
Legazpiko santikutzen azken txanpa, Ezkioko festak, Ataungo Gazteburua, Artisau garagardo azoka Ordizian, dantzari gazteak Lazkaon eta Legorretan, txikiak Zumarragan, kontzertuak, zinema karteldegia... Ikus agenda osoa albistean.
Zaldibian bihar, 19:00tan, plazan; Lazkaon, bihar, 18:00etatik 20:00etara plazan eta etzi, 11:00etatik 13:00etara plazan; Ataunen, bihar, 19:00etan, San Martingo plazan; eta, Gaintzan, azkenik, etzi, 12:00etan, plazan.
Legazpiko santikutzak, Lazkaomendiko festak, jaiak Itsasondoko Urkian, Zegaman Olaberrin eta Ihurren, Gazta Azoka Idiazabalen, Lore eta Landare azoka Urretxun, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.
Segurako Aste Santuko prozesioak, bisita eta txango gidatuak museo eta parketxeetan, datozen bi asteburuetarako zinema karteldegia, Pazko bigarreneko jaia Antion, Ordiziako Artzain Eguna, Goierriko gazte asanbladen topaketak, Lazkaoko San Prudentzio jaiak... Kontsultatu agenda albiste barruan.
Antzerkiak Beasainen eta Legazpin, bertsoak Aztirian eta Zumarragan, 'Alde zaharrean dantzan' Ordizian, Poligrafo Fest! azken jaialdia Urretxun, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.