
Eskualdean eginiko lana eta agentziaren ibilbide profesionala aitortu dituzte hala. Gaur iluntzean izango da sari banaketa, Irungo Ficoban.

Igiruako larreetako izen-ematea abenduaren 19a baino lehen egin behar da, eta Enirio-Aralarko larreetakoa, aldiz, abenduaren 15a baino lehen.

Gaurtik erabilgarri dago webgune berria ‘aldaize.eus’ domeinuan. Bihar arratsaldean aurkeztuko dute proiektua udaletxean.

‘Aralarko Ttantta’ eta ‘Misterio kasu laburra’ izena dute jolasek. ‘Berria’-k eta Txintxa Jolasak elkartea dira argitaratzaileak. Goiturrek helduen jolasa babestu du, eta Laboral Kutxak umeena.

Asteazkenean, Euskararen Egunarekin hasi eta urtarrilaren 6ra arte, ekintzaz betetako egitaraua antolatu dute Idiazabalgo Udalak eta herriko hainbat elkartek elkarlanean.

Zegaman bukatu da aurten ere proba. Hirugarren Aritz Ugarte idiazabaldarra sailkatu da. Aitor Zunzunegi legorretarrak Araian utzi du lasterketa.

Herri kirol saioa egin du Plaza Nagusian, eta segidan elkarretaratzea 'Palestinar erresistentzia aurrera. Israel desegin!' lemapean. Arratsaldean jarraitu dute ekintzek.

Aurrez, 1948an, Biarritzen Eusko Ikaskuntzak antolatu zuen VII. Kongresuan Euskararen Nazioarteko Eguna aldarrikatu zuen, eta 1949ko abenduaren 3an, Frantzisko Xabierren egunean ospatu zen lehendabiziko aldiz.

Zegaman lehenengoz egingo dute aurten, abenduaren 14an. Idiazabalgo Alaken azokak abenduaren 21ean errepikatuko du.

Goierriko Caritasek urtarrilean jarri zuen martxan Botika Solidario egitasmoa. 2024an Goierriko 604 familia artatu zituen Goierriko Caritasek.

Egutegiko jai egunak eta asteburu luzea tarteko, eskaintza urriko asteburua dator aurretik. Idiazabalen Lurdes Iriondori buruzko dokumentala, Lizaso eta Egaña Legazpin bertsotan, ipuin kontaketak, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.

Lurdes Iriondo abeslariaren eta idazlearen bizitzan oinarrituta dago ikus-entzunezkoa. Zuzendaria eta gidoilaria Idiazabalgo emankizunean izango dira bihar.

Euskararen Nazioarteko Egunaren harira ekitaldi ugari antolatu dituzte datozen egunetan Goierrin.

Bisita gidatua eta dastaketa izango dira abenduaren 13an eta 14an. Parte hartzeko aurrez izena eman behar da.

Kirol instalazioaren egoera dela eta, ekipamenduaren erabilera bertan behera utzi du udalak.

Ganaduzaleek gaurtik abenduaren 14ra arte epea izango dute eskaera egiteko.

Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an bada, Goierriko hainbat herritan gaur hasita antolatu dituzte girotze ekitaldiak.

Idiazabalen 'Pleibak' bertso saio literarioa egingo dute gaur, eta Zaldibian 'Esne Berriketan' igandean.


