Eskola komunitateak egindako parte hartze prozesutik ateratako ideiak jasotzen ditu proiektuak. Lehen fasean Haur Hezkuntzako gunea berrituko dute.
Espainiako txapelketak jokatu dituzte Asturiasen hegats igeriketako Ordiziako Urpekoak taldeko hamabost igerilarik. Domina ugari ekarri dituzte. Taldeka, zortzigarren postua eskuratu dute.
Tenislari idiazabaldarrak W35 Piemonte Opena irabazi du.
Datozen egunetan N-1 errepideko zorua birgaitzeko lanak egingo ditu aldundiak, bi noranzkoetan.
Herritarrei hots egin die etxean eduki ditzaketen dokumentuak udaletxera eramateko.
Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epaia "larria" dela adierazi dute, eta batez ere udalerri euskaldunei eta euskaraz aritzen diren udalei eragiten dienez, elkarretaratzeko deia egin dute larunbat honetarako, udaletxeen aurrean.
Lierniko erromeria ospatzen ari dira ormaiztegitarrak. Arratsaldean, batetik, Ahantzi erromeri taldea izango da, eta bestetik, toka txapelketa.
GOIERRIKO HITZA-K 20. urtez antolatu du udako argazki lehiaketa. Edonork har dezake parte, baina Hitzakide direnek sari bereziak irabazteko aukera izango dute. Irailaren 12ra arte bidal daitezke argazkiak.
Idiazabalgoa irailaren 13an izango da. Parte hartzaileek dastaketa non izango den asmatu beharko dute. Aurrez izena eman behar da.
Madalena jaiak Alegian, Santa Marina jaiak Aztirian, Santa Ana jaien lehen asteburua Ordizian, Txamarretxeko festa Zaldibian, kontzertuak... Ikus agenda albistean.
Goierriko zazpi talde lehiatuko dira txapelketan, eta beste zazpi zelai izango dira jokaleku. Emakumezkoetan, Goierri Gorri izango da parte hartuko duen talde goierritar bakarra.
Goierriko Jazzaldia Ordizian, Tio Teronen semeak Legazpin, ospakizun hainbat Zegaman, festak Ordiziako Altamiran eta azken txanpa Zumarragan, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.
Salouko (Herrialde Katalanak) Costa Daurada Cup txapelketa irabazi dute Goierri Gorriko infantil mailako neskek.
San Pedro jaiak Mutiloan eta Beasaingo Arriaranen eta Ezkiagan, Santa Isabel jaiak Zumarragan eta Ataungo Aian, Zaldibiako 27. Gazte Festak, Ordizia Rugby Elkartearen 25. Garagardo azoka, kontzertuak, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.