11:00etan elkartu dira herritarrak Dantzalekun, eta 11:15ean hamaiketakoa eta erromeria egin dituzte.
‘Agur Hatortxu Rock’ lelopean, atzo hasi zen ekimenaren 30. eta azken edizioa. Auzolanari esker izan da posible egitea, urtez urte. Horrela kontatu dute.
Irailetik aurrera papereko astekaria izateari utziko dio, eta 'Berria'-ren webgunean argitaratuko ditu berriak egunero. Gipuzkoako aktualitateari "hobeto erantzuteko" hartu dute erabakia. Gaur argitaratu du azken zenbakia, 685.a.
Eskola komunitateak egindako parte hartze prozesutik ateratako ideiak jasotzen ditu proiektuak. Lehen fasean Haur Hezkuntzako gunea berrituko dute.
Espainiako txapelketak jokatu dituzte Asturiasen hegats igeriketako Ordiziako Urpekoak taldeko hamabost igerilarik. Domina ugari ekarri dituzte. Taldeka, zortzigarren postua eskuratu dute.
Tenislari idiazabaldarrak W35 Piemonte Opena irabazi du.
Datozen egunetan N-1 errepideko zorua birgaitzeko lanak egingo ditu aldundiak, bi noranzkoetan.
Parketxeek eta turismo eragileek antolatutako aisialdi ekintzak, hainbat herri eta auzotako festak, kultur ekitaldiak... Ikus datozen asteetako Goierriko agenda albistean.
GOIERRIKO HITZA-K 20. urtez antolatu du udako argazki lehiaketa. Edonork har dezake parte, baina Hitzakide direnek sari bereziak irabazteko aukera izango dute. Irailaren 12ra arte bidal daitezke argazkiak.
Parketxeek eta turismo eragileek udako eskaintza oparoa dute datozen asteetarako.
Ataundarrek eta idiazabaldarrek Arantzamendiko Topaketa egingo dute.
Idiazabalgoa irailaren 13an izango da. Parte hartzaileek dastaketa non izango den asmatu beharko dute. Aurrez izena eman behar da.
Madalena jaiak Alegian, Santa Marina jaiak Aztirian, Santa Ana jaien lehen asteburua Ordizian, Txamarretxeko festa Zaldibian, kontzertuak... Ikus agenda albistean.
Goierriko zazpi talde lehiatuko dira txapelketan, eta beste zazpi zelai izango dira jokaleku. Emakumezkoetan, Goierri Gorri izango da parte hartuko duen talde goierritar bakarra.