Ardurak dituzten EAJ eta EH Bildu alderdiei akordioa «ezagutaraztea eta eztabaidatzea» eskatu diete. Azaldu dute «atzerapauso handia» suposatuko lukeela Naturaren Kontserbazioan eta Mankomunitatearen funtzionamendu demokratikoan.
Lazkaon izan du hasiera eta amaiera gaurko lasterketak. Txirrindulariek 98,5 kilometroko ibilbidea egin behar izan dute. Bigarren eta azken etapa bihar jokatuko da, Donostiako Egia auzoan.
Lazkao eta Egian jokatuko diren bi etapek osatuko dute aurtengo edizioa. Lasterketa zuzenean jarraitzeko aukera egongo da Aupa TV kanalean.
Preso eta erbesteratu ohiei laguntzen dien Harrera elkarteak bere lanaren eta beharren berri emango du asteartean Zumarragan eta Ordizian.
Ausa-Gaztelu mendiaren barrenean dagoen Errekontako lepoan egingo dute ospakizuna. Aldundiak autobusak jarri ditu Donostiatik eta Tolosatik Larraitzera joateko. Bi ordu eta erdi iraungo duen egitaraua prestatu dute.
Fernando Magaldi mendi lasterkari asturiarrak gaixotasun arraroak ikusarazteko 2.330 kilometro korrika egingo ditu, 37 etapatan banatuta, eta horietako bi, Beasainen eta Lazkaon izango dira. Eragile desberdinen laguntza izango dute, Bakuntza taldekoena, Oihana Kortazar mendi lasterkariarena eta udalena, besteak beste. Herritarren laguntza ere beharko dute erronka betetzeko. Ikusi bideoa albistean.
Bonuen salmenta gaur hasiko da, 17:00etan, plazan. Pertsona bakoitzak gehienez hiru bonu eskuratu ditzake.
Energia eta telekomunikazio ereduen inguruko "hausnarketa sakona" egiteko beharra aldarrikatu dute. Manifestuarekin bat egiteko aukera dago.
Ekainaren 7an 'Herri libre bat. Euskal Herriak erabaki' lelopean egun osoko mobilizazioa antolatu du Gure Esku plataformak. Asteburuan argazki jendetsuak atera dituzte.
Azentzioak Legorretan eta Loinatz jaiak Beasainen, dantza emanaldiak, kontzertuak, hitzaldiak, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.
Euskaraldiari bukaera emateko ekitaldiak –antzezlanak, bertso saioak, kontzertuak...–, Aramako Garagardo azoka, Idiazabalgo aire zabaleko pintura lehiaketa, dantzari txikiak Ordizian eta Beasainen, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.
18:30ean elkartuko dira Biziolan. Doakoa izango da, baina izena eman beharko da aurrez.
Atzo hasi zen eta ekainaren 11ra arte iraungo du.
Doakoa izango da, eta ez da aurretik izena eman beharko.
Lana, ikasketak, lagunarteko zein familiarteko harremanak eta eguneroko jarduerak euskaran oinarritzen ditu Joane Telleriak, eta hizkuntza-ohitura naturaltasunez mantentzen duen bezala, aurtengoan ere naturalki erabaki du Euskaraldian izena ematea.
Festak Zaldibiako Saturdin eta Zumarragako Eitzagan, Errota Egunak, Museoen Nazioarteko Eguna, antzerkiak, hitzaldiak, kontzertuak, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.