BELAUNALDI DESBERDINEN ARTEKO SOLASALDIA
BELAUNALDI DESBERDINEN ARTEKO SOLASALDIA Jakintzako belaunaldi arteko literatur solasaldia arrakastatsua izan da veste behin ere. Ekitaldi honetan, Batxilergoko lehen mailako eta DBHko laugarren mailako ikasleek euren ideiak eta hausnarketak partekatu dituzte La trenza (Laetitia Colombani) liburuaren inguruan. Emakumezko protagonistak ardatz hartuta, haien bizitzak eta borrokak bitarteko, feminismoaren gaiak jorratzen dituen eta genero-berdintasuna zein emakumeen [...]
BELAUNALDI DESBERDINEN ARTEKO SOLASALDIA
Jakintzako belaunaldi arteko literatur solasaldia arrakastatsua izan da veste behin ere. Ekitaldi honetan, Batxilergoko lehen mailako eta DBHko laugarren mailako ikasleek euren ideiak eta hausnarketak partekatu dituzte La trenza (Laetitia Colombani) liburuaren inguruan. Emakumezko protagonistak ardatz hartuta, haien bizitzak eta borrokak bitarteko, feminismoaren gaiak jorratzen dituen eta genero-berdintasuna zein emakumeen eskubideak irmoki defendatzen dituen eleberri hunkigarrria da.
Liburuaren egiturak –une batean batzen diren hiru narrazio paraleloz osatua– irakurleak hausnarketara gonbidatzen ditu. Zuhaizti eta Kimetz Ordiziako elkarteen parte-hartzeak balio berezia ematen dio ekimenari; belaunaldi desberdinen arteko literatur solasaldiak esperientzia eta ikuspegi anitzak uztartzen baititu, elkarren arteko ulermena baita elkarrizketa sustatzen ditu, eta horretaz gain, irakurketaren bidezko lotura afektibo eta kulturala ere sendotzen ditu. Zalantzarik gabe, parte-hartzaile guztiengan arrastoa uzten duen esperientzia da.
Eskerrak eman nahi dizkiet Kimetzi eta Zuhaiztiri, hamalau urtez ibilbide oparo honetan lagun izan diren eragile leialei. Nire ikasleei ere bihotzez eskerrak eman nahi dizkiet ibilbide hau egiteko prest agertzeagatik; izan ere, TikToken garaian gauden honetan, irakurketarekiko erakutsi duten interesa eta egindako ahalegin nekaezinek are zentzudunagoa bihurtzen dutelako nire lana. Zuen guztien laguntzarik gabe, hau ez litzateke posible izango. Bejondeizuela!
Elena Riaño
Irakaslea
The post BELAUNALDI DESBERDINEN ARTEKO SOLASALDIA first appeared on Jakintza Ikastola.