Ohiko Batzar Nagusia
Gure kooperatibaren Estatutuen arabera, Artezkaritza Batzordeak Jakintza ikastolaren Ohiko Batzar Nagusirako deia egiten du...
Gure kooperatibaren Estatutuen arabera, Artezkaritza Batzordeak Jakintza ikastolaren Ohiko Batzar Nagusirako deia egiten du.
Eguna: 2019ko abenduaren 2a, ASTELEHENA.
1. deialdiaren ordua: 18:00
Tokia: VILLA EUGENIA, Haur Hezkuntzako eraikina
2. deialdiaren ordua: 18:30
GAI-ORDENA:
- Aurreko aktaren irakurketa.
- Batzarraren Akta onartzeko bi bazkideen izendapena.
- 2018/2019 ikasturteko kontuen azterketa eta, hala badagokio, onarpena. Emaitzen aplikazioa.
- 2019/2020 ikasturterako aurrekontua eta, egokia bada, onarpena.
- Jarduera pedagogikoa. 2019/2020rako lan ildo nagusiak.
- Gurasoen partaidetzaren ingurukoak.
- Galderak eta erreguak.
* Bazkide guztiek eskubidea dute ekainaren 24ko 4/1993 Legeak, Euskadiko Kooperatibenak, 74.1. artikuluan aipatzen dituen agiri edo dokumentuak egoitza sozialean aztertzeko, baita horien testu osoa eskatzeko eta norberak eskuan edo etxean dohainik jasotzeko ere.
OHARRA: Batzar Nagusia Villa Eugeniako psikomotrizitate gelan ospatuko dugu. Ondoren lunch-a izango da jangelan.