KLUB OSOA GONZALO VAZQUEZEKIN
Ordiziako bigarren lerroko Gonzalo Vazquez jokalariak ebakuntza izango du aste honetan, aurreko osteguneko entrenamenduan izandako lesioagatik. Alboko jaurtiketa batean lepoan min hartu eta anbulantzian Zumarragako ospitalera eraman behar izan zuten. Gonzalo Iruñeako San Miguel klinikara eraman dute, eta ziurrenik aste honetan bertan operatua izango da. Bere egoera ona da, lasai dago eta ospitaletik atzeratzea besterik... Read More
Ordiziako bigarren lerroko Gonzalo Vazquez jokalariak ebakuntza izango du aste honetan, aurreko osteguneko entrenamenduan izandako lesioagatik. Alboko jaurtiketa batean lepoan min hartu eta anbulantzian Zumarragako ospitalera eraman behar izan zuten.
Gonzalo Iruñeako San Miguel klinikara eraman dute, eta ziurrenik aste honetan bertan operatua izango da. Bere egoera ona da, lasai dago eta ospitaletik atzeratzea besterik ez dauka buruan, errehabilitazioarekin hasteko.
Aurtengoan lesioek kalte handia egiten hari diete gure jokalariei. Imanol Aldanondok Abenduan ebakuntza izan zuen eskuin sorbaldan, eta ez da jokatzeko moduan izango denboraldi bukaera-arte. Imanol Telleriak belauneko lotailuak puskatu eta baja izango da urte bukaera-arte. Lesio bera izan zuen Rafa Romo sevillarrak, baina hau dagoeneko jokatzen hasia da. Moala, Lasa, Julen Goia, Aitor Txurruka, Juanma Lescano eta Fernando Lopez, denek galdu dituzte partida batzuk aurten.
Espero dugu Gonzalorenarekin bukatu dela lesioen bolada txar hau, eta poliki poliki jokalari denak berriz zelaian ikusiko ditugula, hor nahi bait ditugu ikusi.
Mezu txiki honen bitartez, klubeko partaide denak, batez ere bere taldekideak, jokalari Argentinarrari animo guztia eman eta azkar osatzea opa diogu.