ASIER ASEGINOLAZA eta IÑAKI SANCHEZ. Ostalariak «Ordizian gaueko giroa berpizteko erreminta polita da Kiska taberna»
Herrietan tabernak ixten ari dira poliki-poliki, baina Ordizian, bat gehiago dago irekita pasa den astetik herriko bi gazteren ekimenez. Kirkil taberna kudeatzen duten Asier Aseginolaza eta Iñaki Sanchez ordiziar gazteek, Kiska tabernari aukera berria eman nahi izan diote, Santa Maria eta Etxezarreta kaleak lotzen dituen taberna mitikoa berriz irekita. Gaur astebete, inaugurazio festa batekin ekin zioten Kiska tabernaren ibilbide berriari. Ilusioz beteta daude ordiziar gazteak.
Kiska, taberna mitikoa izan da Ordizian.
Asier Aseginolaza: 10 urte badira Kiska taberna itxita dagoela. Ez dakit seguru esaten.
Iñaki Sanchez: Gure gustuko lokala zen.
Aseginolaza: Oso lokal polita da.
Sanchez: Eta handia.
Kirkil taberna kudeatzen duzue, eta orain Kiska ere bai. Belaunaldi berriak ere ari zarete pixkanaka tabernen ardura hartzen.
Aseginolaza: Hori da borroketako bat. Arratsaldeetan oso giro eta poteo polita dago Ordizian. Baina tekla bat ukitu beharrean dago Ordizian, gaueko giroa berpizteko. Eta uste dugu erreminta polita dela taberna hau gaua berpizteko eta jendea zirikatzeko Ordizian parranda pixka bat egitera eta gaua luzatzera.
Sanchez: Ordiziari bizitza handiagoa eman nahi diogu. Helburua hori da behintzat.
Aseginolaza: Ordiziako jende gazteak taberna hau lotzen du parrandarekin, eta hori lortzea dugu helburua.
«Ordiziako jende gazteak Kiska lotzen du parrandarekin, eta hori lortzea dugu helburua»
Asier Aseginolaza. Tabernaria
Bi taberna kudeatu beharko dituzue orain. Kirkilen jarraipena izango da edo ezberdinak izango dira?
Aseginolaza: Ukitua antzekoa izango da, azkenean bazkide berdinak gara-eta bi tabernetan. Kirkileko xarma berdina mantenduko dugu Kiskan. Egia da, saiatuko garela Kirkili rock&roll punttu gehiago ematea eta bezero hori ere mimatzea, eta Kiskan ostegunetik igandera, ekintza kulturalak egiten saiatuko gara: bakarrizketak, kontzertuak… bururatzen zaiguna. Larunbatetan, tamalez mugitzen den giroa, reggaetoia.
Ostegunetik igandera irekiko duzue orduan Kiska.
Sanchez: Asmo horrekin gaude, hasieran bai. Gero baloratzen joango gara.
«Herri guztietan jaisten ari da gaueko giroa, eta gaua mantentzeko pixka bat zirikatzea ondo dago»
Iñaki Sanchez. Tabernaria
Jendeak ilusioz hartu du Kiskaren irekiera.
Aseginolaza: Bai, gazteria gogoarekin ikusten da eta horrek indarra ematen du.
Sanchez: Herri guztietan jaisten ari da gaueko giroa, eta gaua mantentzeko pixka bat zirikatzea ondo dago. Bakarrizketa edo kontzerturen baten bitartez, parranda giroa bultzatuz. Teklak probatzen joango gara eta ea lortzen dugun gaua pixka bat luzatzea. Kirkilen eta Kiskan, bietan banatuko ditugu ekitaldiak.
Ostalaritzarentzat ez da garairik onena.
Aseginolaza: Ez dakit gaur egungo gazteek ez daukaten gogorik autonomo izateko. Denak enpresetara bideratzen ari dira. Betiko ostalaritzan, 5-10 urte falta zaizkie jubilatzeko. Hemendik hamar urtera ostalaritza asko aldatuko da. Lanketa handia egiteko gaia iruditzen zait. Laguntzak eman… udaletatik, gobernuetatik iniziatibak eman…
Informazioa: GOIERRIKO HITZA