D’ELIKATUZ ZENTROA MATAIX SARIA IRABAZTEKO HAUTAGAIEN ARTEAN
Datorren apirilaren 8an izango da sari-emate ekitaldia Bizkaiko Foru Aldundian Ordiziako D´elikatuz Zentroa Espainiako Nutrizio eta Elikadura Zientzien Akademiak ematen dituen sarietarako hautagaietako bat izango da "Nutrizioaren aldeko erakunde ekimen onenaren" sailean. Ospe handiko saria da, ikusi besterik ez dago aurreko hiru edizioetan nork eskuratu duten saria. Akademiaren urteroko ekitaldia datorren apirilaren 8an egingo da Bizkaiko Foru Aldundian. Akademia 2009an sortu zen eta bere urteroko ekitaldia Espainiar estatuko hainbat hiritan ospatu izan du (Bartzelona, Madril, Las Palmas de Gran Canaria...), 2014rako aukeratu den hiria Bilbo izan da. Akademiaren urteroko ekitaldia datorren apirilaren 8an, asteartea, egingo da Bizkaiko Foru Aldundiko Batzar Nagusietako Areto Nagusian, 18:00etan. Ekitaldi horretan, akademiakide berrien sarreraz gain, Akademiako Ohorezko Lehendakari José Mataix Verdú jaunaren omenez sortutako Mataix sariak banatzen dira. Lau sari horietako bat "Nutrizioaren aldeko erakunde ekimen onenari Mataix Saria da" zeina aurreko urtetan, Bilboko Udaleko Nutrizio Komunitarioko Unitateak 2010ean, Dieta Mediterranea Fundazioak 2011n eta CONIN Fundazioak 2013an jaso zuten.