
Bi gizonezko atxilotu dituzte bitxiak lapurtzeagatik
Lapurretaren egileek aurrekariak dituzte ondarearen aurkako delituengatik eta atzo agintari judizialaren eskuetan jarri zituzten.

Eskualde osoa emakumeen eskubideen aldeko borrokan
Goierriko herri desberdinetan elkarretaratzeak eta ospakizun desberdinak antolatu dituzte. Legazpin, esaterako, elkarretaratzea egin dute Euskal Herria plazan, Legazpiko Asanblada Feministak antolatuta.

Beasainen ere mobilizazioa egin dute, Itaiak deituta
Faxismoaren eta matxismoaren aurkako borroka aktibatu eta indartzea, emakume langileen interesak lehen lerroan jarriko dituen bide orri politikoa garatzea, eta lanean eta antolakuntza iraultzailean jarraitzeko aldarria egin dute.

Feminismotik mundu berri baten alde
Ehundaka pertsonak Ordiziako kaleak hartu dituzte, eta aldarrikatu dute zapalkuntza sistemen aurrean, feminismotik «beste mundu bat» eraikitzea posible dela.

Goierriko Gazte Feministak kalera atera dira gauez
Erauskin plazatik abiatuta, gauerdian egin zuten mobilizazioa, Bideluze plazaraino. Bertan, adierazpen bat irakurri zuten, "beste mundu bat posible" dela aldarrikatuz.

Mikele Zurutuza legazpiarrak irabazi du aurtengo Lilatoi proba
18 minutu eta 34 segundoko denborarekin helmugaratu da goierritarra.

24. Herrialdeen Eguna ospatu dute Olaberrian
Zazpi lurraldetako ordezkaritza bildu da herriko frontoian: Hego Euskal Herria, Galizia, Gaztela eta Leon, Asturias, Valentzia eta Hego Amerika.

Zumarragarrak nagusi etxeko lasterketan
Lasterketa luzean bi herritar izan dira irabazleak: Beñat Ibañez gizonezkoetan eta Adirane Peñagarikano Esteibar emakumezkoetan.

Goya sari bat Legorretara
Joxe Ramon Soroizek gizonezko aktore onenaren saria irabazi du 'Maspalomas' filmean egindako lanagatik.

Alex Aranburu seigarren sailkatu da Andaluziako Itzulian
Laugarren postuan amaitu du Ruta del Soleko azken etapa. Emaitza horri esker seigarren sailkatu da sailkapen nagusian.

Urretxuko Dantzari Txiki Eguna iruditan
Zortzi dantza taldetako dantzariak elkartu dira. Eguraldi txarraren ondorioz, Pagoetan dantzatu dute. Arratsaldean dantza erakustaldia egingo dute Lizeon.

JTK Eguna irailaren 28an izango da, Lazkaon
Bazkarirako txartelak salgai daude dagoeneko, eta herri kiroletan parte hartzeko izena ere eman daiteke.

Beasain KE-k lehen taldea aurkeztuko du abuztuaren 1ean
19:30ean izango da aurkezpena, Loinatzen. Iratz Lizarraga eta Iker Salamanca goierritarrak izango dira aurre denboraldian jokatuko duten aurpegi berrietako batzuk

Carlos Di Lorenzoren 'El comienzo' erakusketa ikusi daiteke Aterpen
Erakusketa uztailaren 7tik abuztuaren 30era ikusi ahalko da. Egunerokotasunean ikusten duena eta bururatzen zaiona margotu du margolanetan

Star Blues taldeak joko du ostiralean Plazapen
19:30etan hasiko da kontzertua. Blues-rock estiloko abestiak joko dituzte

Indarrean sartu da etxeetako irisgarritasuna bermatuko duen udal ordenantza
Ordenantza berriak etxebizitzetara iristeko beharrezkoak diren igogailu edo arrapalak egiteko prozesua erraztuko du. Mugikortasun urriko pertsonen beharrei egokitzea da horren helburua

Beasaingo odolkia "probatu beharrekoen" artean dago El Comidistaren arabera
El Comidista web orriak Euskal Herriko eta Espainiar estatuko odolki "onenak" izendatu ditu. Beasaingo odolkia nabarmendu du, baita Goierriko mondejuak eta buzkantzak azpimarratu ere

Odei Santxez eta June Saez goierritarrak Gastronomadak programan aterako dira
ETB-1en ikusi ahalko da saioa igandean, 22:00etan hasita. Zarautzen izango dira parte-hartzaileak.

Bareak elkarteak beherapen azoka egingo du datorren ostegunean
Azokaz gain, ekintza desberdinak ere egingo dira egun guztian zehar, haurrentzat magoa eta DJ-a eta foodtruck-ak, esaterako.

65 urtetik gorakoek 2 euroan erosi ahalko dituzte zinema sarrerak Usurbe Antzokian
Ikusleen egunean soilik aplikatuko da beherapena. Nahikoa izango da 65 urte edo gehiago dituela egiaztatzen duen NANa, pasaportea, bizileku txartela edo identifikaziorako baliokideak diren beste batzuk erakustea













