Bareak elkarteak beherapen azoka egingo du datorren ostegunean

Azokaz gain, ekintza desberdinak ere egingo dira egun guztian zehar, haurrentzat magoa eta DJ-a eta foodtruck-ak, esaterako.

Bareak elkarteak beherapen azoka egingo du datorren ostegunean, uztailaren 20an, Beasainen. Egun guztian zehar egingo da azoka. Gainera, ekintza desberdinak ere egingo dira, adin tarte guztietarako: haurrentzat magoa eguardian, eta arratsaldean DJ-a eta foodtruck-ak besteak beste.
 
Bestalde, uztaileko ostegunetan, herriko kaleetan eskaintza eta promozioak egiten ari dira elkartearen parte diren dendak. Horrela, azken egunak aprobetxatzeko dei egin die Bareakek herritarrei.
 
 
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa